Musikea  III. urtea // 41. zenbakia - 2003ko abenduak 31

'Mestijaia'. Mal de Ojo


Gotzon Uribe

Gauza jakina da gaur egun musika estilo desbardinak nahastea, mestizajea moda-modan dagoana. Mal de Ojo taldeak zeresan handia eragin dau aurtengo udan baina aurrera begira be geldi egongo ez dan taldea da. Euskeraz rumba estiloa jorratzen dauan talde bakarra da. Ojos de Brujo, Martires del Compas edo El Bicho moduko taldeak gogoko izan ezkero, seguru Mestijaia diskoagaz gozauko dozuena. Gorago aitatutakoez ganera, Mal de Ojo taldeak bestelako osogai batzuk be erabilten ditu, besteak beste, alaitasuna eta jai giroa.

Donostian sortu zan Mal de Ojo 1993 urtean ondo pasetako asmoagaz eta, jakina, zaleei be ondo pasetako modua eskaintzeko. Flamenkoaren adarrik alaiena hartu eta euskeraz kanteteari uko egin barik, rumba eta erritmo beroak ondo baino hobeto jorratzen ditue. Hamar urteko ibilbidean, areto, plaza eta agertoki ugari dantzan jarri ditue euren erritmo martxoso eta geraezinakaz. Urte horreetan guztietan, bost disko kaleratu ditue eta pasa dan irailean 'Mestijaia' izeneko hau atara eben. Guztira, 14 kantu batzen ditu CD honek (gehienak euskeraz) eta ohiko rumba, tango, son eta erritmo beroak topauko dozuez.