Artxoaren moileja gisatuak kardamomo esentziagaz
Zelan egin:
Moilejak gatzez puntuan jarriko doguz ezer baino lehen. Jarraian, zartagin batean oliba orioa berotzen dan bitartean, ogi birrindutik pasauko doguz moilejak. Orioa bero dagoala, moilejak sueztituko doguz bertan. Horretarako, zartagina tapetea izango da onena ze moilejek ura daukienez, holan, orio txipriztinetatik librauko gara. Su bizian prijiduko doguz eta ondoren plater batera atara, ahalik eta orio gehien kenduz.
Bitartean, esne-tela preparauko dogu. Zabala baino altuagoa dan lapiko bat erabiltea da nire gomendioa. Bertan, esne-tela jarri eta irakin egingo dogu; jarraian, surtatik atara eta kardamomoa gaineratuko deutsagu. Lapikoa tapau eta hoztu arte infusionetan itxiko dogu.
Azken pausuan, zartagina preparauko dogu gisatua amaitzeko; mahaira atara baino bost minutu lehenago hasiko gara. Oliba oriotan berakatza ipiniko dogu sueztitzen. Ondoren, moilejak gaineratu eta esne-tela be botako dogu. Dana batera gisauko dogu esne-telak geure gustoko konsistentzia lortu arte. Gatzez puntuan jarri eta perejil txikitua bota ondoren, prest eukiko dogu mahaira atara eta jateko. On egin daizuela janak eta txarrik ez edanak...
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Kaixo irakurle eta suete zaleok. Gabon jaiak dirala eta, kozinatik hur edo suetetik urten barik gabiz egunotan eta orain tartetxu bat atarako dogu errezeta ederra preparetako. Artxo boladea gainean daukagula aprobetxau eta jateko honegaz makinatxu bat errezeta preparau daitekezanez (inoiz preparau izan dogu artxoa Bizkaie! Aldizkarian, moilejak idiazabal gaztaiagaz, oso oker ez banago), oraingo honetan be, artxoaren moilejak erabiliko doguz baina beste ukutu bat emongo deutsegu. Jantzi amantala eta sartu gaitezan suetean.
ARTXOAREN MOILEJA GISATUAK KARDAMOMO ESENTZIAGAZ
Osogaiak: (4 lagunentzako)
700 gr. artxoaren moileja garbi eta zatituak.
Gatza.
Ogi birrindua.
Oliba orioa.
Berakatz txikitua.
250 gr. esne-tela.
15 gr. kardamomo.
Perejila.