Jateko gozo-gozoak...
Azukre-almendrak edo almendra zurituak
Zuritu ostean, frutu siku osoei (ez zatitutakoak) azukrez inguratu eta berotuta preparetan dira; holakoetan erabilten dan azukrea trinkoa eta leuna izaten da. Sarritan, usainak eta koloranteak gehitzen deutsiez.
Garrapiñatuak
Azalagaz edota azala kendu ostean, erre barik edota erre ostean, frutu sikuei azukrea gehituz preparetan dira. Kasu honetan, azukrea karamelizau egiten da, bikortsua da eta lodiera desbardina euki leike. Garrapiñatuei ezin jake koloranterik bota.
Frutu sikuei azukrea gehitzen deutsagunean, kaloria eta karbohidrato kantidadea gora joaten da. Gogoratu, futu sikuek berez energia asko daukiela eta batezbeste % 20 inguru proteina, % 20 inguru karbohidrato eta %50 inguru koipe eukiten dabela. Frutuon koipea insaturatua edo osasunerako hobea dana izanik eta landareak diranez, ez daukie kolesterolik. Kaltzio eta burdinean dira aberatsak eta zuntzean be bai.
Fruitu sikuak jan ezkero, dietako beste energia eta koipe iturriakaz orekatu beharko doguz eta garrapiñatuak badira azukreagaz be bai. Garrapiñatuak gozoki baten moduan hartuko doguz, gure ahozeru eta “arimearen” erregalu legez, baina hori bai, nozonoz bakarrik.
Krokantea
Frutu sikuen pasta bat da azukreagaz gogortuta.
Alfeñikea
Azukrea eta almendren orioagaz egindako pasta bat da.
Nougat edo “turroi frantsesa”
Azukre desbardinak (sakarosea, glukosea edo eztia) arrautzagaz nahastau eta egosita preparetan da. Nougatak % 15-20 bitarteko proportzinoan euki behar ditu almendra zurituak.
Konfiteak
Azukreagaz preparautako masa gogor bat da, usain eta koloreakaz horniduta. Gura izan ezkero, frutu sikuak, kakaoa, likoreak eta bestelakoak gehitu ahal jakoz.
Konfiteriako produktuak
Azukrea osogai nagusi moduan erabilita, aitatutakoez ganera beste produktu batzuk be sarri-sarri erabilten dira, besteak beste, almendrak, kokoa, fruten pastak eta arrautzak.
Karameloak
Azukrea eta glukosea berotuta preparautako pastak dira; gehienetan usainak eta kolorea gehitzen deutsiez.
- Karamelo bigunak: esnea, gurina, kakaoa edo beste koipe motaren bat gehituta, konsistentzia biguna daukien karameloei esaten jake
Txikleak
Konfite mota bat da, baina kasu honetan mamurtuteko oinarria goma edo erretxina edo argizari batek osotzen dau.
Erregaliza
Glycyrrhiza glabra landaretik ataraten da erregalizaren ura. Landare hau berez hazten da Asia, Siria, Italia eta Espainian; Frantzia, Alemania eta Ingalaterran, barriz, landatu egiten dabe. Glizirrina kantidadearen arabera, aromatizetako gaitasuna aldatu egiten da. Erregaliz ura modu desbardinetan preparautako masei gehituta produktu desbardinak lortu geinkez: erregalizezko karameloak, txikleak...
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.
Gure gaur eguneko gizartean gusto gozoko jatekoak edozein sasoitan jaten badoguz be, bolada baten jai egunetarako bakarrik gordetan ziran. Antxinako zibilazinoetan jateko gozoak adiskidetasun, bake eta abegi oneko erritualen sinbolo ziran; baita hazkunde, heldutasun eta emonkortasun erritualenak be.”Pastel tradizional” gehienek esangura magiko edo erlijioso baten daukie euren sustraia. Eta gaur eguneko lagunok zeozelan be gure subkontziente eta jokaeran azukrearen inguruko balorazio horretako zeozer gordetan dogu, guretzako be gozokiak ospakizun eta jaietan agertzen jakuzan jatekoak diralako. Ospakizunon artean, Gabonak ezagunenetarikoak dira eta makinatxu bat jateko gozo konsumitzen dogu egunotan.
Gustu gozoa munduko edozein lekutan gizakioi asko gustetan jaku (bape gustetan ez jaken lagunak be egon arren) eta gitxieneko maila ekonomikoko gizarte guztietan gozo gehiago jateko jokerea emon izan da.
Gizakion jateko gogoa edo apetitua bai gozo eta bai gazi gustoek zuzentzen dabe gehienbat baina bien artean be badagoz desbardintasunak: produktuaren % 50 edo gehiago azukrea danean, gustora hartzen badogu be, jatekoaren % 3 baino gehiago gatz soluzinoa dan kasuetan, ez dogu ezelan be onartzen.
Zer esanik ez “gozoa” esangura emozional, etiko, estetiko eta fisikoakaz be lotzen doguna; gure hizkuntzetan mila adibide topau geinkez: “nire bihotzeko azukre koxkorra”, “gozo gozo eta bero”, “ahots eztitsua”...
Kontuak kontu, igazko gabon bueltako Bizkaie! Aldizkarian turroiak eta mazapanak ezagutu bagenduzan, aurten beste gozoki batzuk ezagutuko doguz.