Catalunya jatorri-deiturea
Kataluiniako jatorri deiturearen sorrerak eztabaida handia sortarazo dau ekoizleen artean: jatorri deitura tradizionalen esanetan (Priorat edo Penedes), urteetako tradizinoko jatorri deiturek indarra galtzeko ariskua dago eta epe laburrean jatorri-deitura txikiak eta indar gitxikoak (Tarragona) desagertzeko benetako arriskua. Badakizue, handiak beti jaten dau txikia!.
Jatorri Deitura barri horregaz upeldegiek aukeratu beharko dabe ze lurraldegaz komerzializau gura daben euren ardaoa. Orain arte, mahaiko ardao legez komerzializetan zan ardaoa jatorri-deitura honetan sartu daiteke edo jatorri-deitura batetik bestera pasau. Dana dala, badagoz upeldegi batzuk jatorri deitura biren barruan dagozanak. Estadu mailan ardao mota bat saltzen dabe betiko jatorri-deitureagaz baina atzerrira edo esportetako, Catalunya jatorri-deitureagaz ataraten dabenak.
Azken buruan, kontuan euki jatorri-deitura guztietan legez, ardaoa komerzializau baino lehen Kontseilu Araultzaileak ardaoa aztertu beharko dauela, bai laborategiko azterketa kimiko baten bidez, bai azterketa organoleptikoa (ardaoa probetea) eginaz; modu horretara, kalidadezko ardaoa dala jakingo dogu.
Beste barik, 2004 urte barriak zoriona eta bakea ekarri deiguzala danori. Hurrengora arte.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.
Inor ez da harrituko kataluiniarrak oso azkarrak dirala esaten badot. Bartzelonara joatea besterik ez dago. Arlo askotan jaun eta jabe dira eta ardaogintzan be ez dira atzean geratzen. Esan geinke Kataluinia estadu mailan, bai kalidade aldetik eta bai egiten diran ardao desbardinengaitik lurralde aurreratuenetarikoa dala.
Kataluiniako ardaogintza sektoreak bizi dauen egoerearen erakusgarri eta, batez be, ardaoak kanpoan zabaltzeko asmoagaz, jatorri-deiturea sortu dabe. Jatorri-deitura honek herrialde guztiko ardaoak hartzen ditu. Erabagi honetan interes politiko eta ekonomikoak egon dira. Zelan bestela Kataluiniako upeldegi potoloenak proiektu horren alde agertu?. Erantzuna oso erreza da, Catalunya markeagaz merkaturatutako ardao botila bat plataforma komertzial ezin hobea dalako; beste modu baten esateko, batasunak indarra dakarrela entzun dogu beti eta, jakina, ardao kontuetan be, bat eginda egon ezkero, merkatuan zati handiagoa hartzea errezagoa izango da.
Kataluinia azken finean ardao munduan kontinente txiki bat baino ez da. Era guztietako paisajeak daukiez lur mota desbardinekaz edo mikro-klima bereziekaz. Mende asko daroez ardaoak egiten eta ikerkuntza eta hezkuntza enologikoan betidanik ibili dira oso argi. Datu bat emotearren, esango deutsuet estadu mailan jatorri deitura gehien daukan herrialdea Kataluinia bera dala; konturatuko zarienez, datu hau oso esanguratsua da.
Jatorri deiturearen sorrera honek asko hobetuko ditu esportazinoak be. Sortzaileen esanetan, euren helburua, kanpoan ezagutuarazotea da eta zelan ez, ondo saltzea. Kalidadearen eta prezioaren arteko orekeari eustea da proiektuaren giltza eta horrexegaitik buru belarri dabiz publizidade kanpaina potolo bategaz. Kontua da ze Errioxa edo Jerez lako produktu ezagun bat sortu gura dabela; esan beharrik be ez dago aitatutako lurralde bi horreetan egiten diran ardaoak mundu guztian dira ezagunak eta Japoniako edo Erresuma Batuko erosle batek Catalunya markea ezagutzea gura dabe. Prozesua ez da erreza izango. Kontuan hartu behar da konpetentzia oso handia dala. Mundu barriko ardaoek (Australia, Zelanda Berria, Hego Afrika, Argentina...) oso indartsu sartu dira Europako merkatuan prezio eta kalidade onagaz eta ardao horreek baztertzea oso gatxa izango da.