Musikea  II. urtea // 40. zenbakia - 2003ko abenduak 15

Kepa Junkeraren amesa: 'K' DVDa dendatan dagoeneko

Guztira, hiru ordu eta erdiko grabazinoa (zuzeneko kontzertua: 120 minutu) eta ganerakoa (beste 94 minutu). Testuak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingeleraz entzun daitekez eta, gura izan ezkero, azpitituluekaz.

Dendatan salgai daukazue dagoeneko 24-25 bat eurotan. Ez zarie damutuko.

Bon

Kepa Junkerarentzat 'K' DVDa amesa izan da, asko kostata, azkenean errealidadea dan proiektua. Bilboko Rekalde auzoan 1965ean jaiotako musikariak bere azken beharraren aurkezpenean esan ebanez, era honetako proiektu batek derrigor etapa baten amaierea baina, era berean, beste etapa barri baten abiapuntua dakarrela adierazo eban eta beharrean jarraitzeko eta proiektu barriak abiarazoteko gogoz dagoala.

Artista bilbotarrak perfekzinorako daukan jokerea ezagututa, DVD hau grabau aurretik, buruari buelta batzuk emon eta musikako makinatxu bat DVD entzun eta aztertu izan dituala aitortu dau, zaleei ahalik eta produktu aberats eta erakargarriena eskaintzeko.

Nik esango neuke musikearen aldetik, diskoa zein DVDa zoragarriak dirala; indarra, pasinoa eta barru-hustuketea Kepa Junkeraren betiko ezaugarriak dira baina oraingo lan honetan, zehetasun txikienak mimo handiagaz, ondo baino hobeto tratauta dagoz eta emoitzea txapela kentzeko modukoa izan da. Soinu eta argi-teknikariak, eszenogragia arduradunak eta enparauak kenduta, datu legez baino ez bada be, kontzertu eguenan, taula gainean 27 lagun agertu zirala esan behar deutsuet eta holako lagun piloa taula gainean ez da sarri-sarri ikusten. Kolaborazinoak ez dira edozelakoak izan: Igor Otxoa & Harkaitz Martinez, Dani Tomas, Kike Mora, Kepa Calvo, IƱaki Plaza, Ibon Koteron, Patrick Vaillant, La Bottine Souriante, Bulgarka, Alos Quartet...

DVD bikoitza da, esan gura dot disko bi dituala; lehenengoan, aurtengo martiaren 28an eta 29an, Bilboko Arriaga Antzokian grabatutako zuzeneko kontzertuko 19 kantu topauko dozuez eta bigarrenean, barriz, making off-a (grabazinoaren nondik norakoak emonaz), 'Oliene' dokumentala, 'Herrik Shaw' bideoklipa, Kepa Junkeraren biografia (argazki eta bestelako irudiez horniduta), diskografia eta extra gehiago.