Musikea  II. urtea // 40. zenbakia - 2003ko abenduak 15

Audience.'Second Handed'. Noizpop 2003


Gernikarren kantuek mundu erreal zein irudimenezkoa dakarre. Ry Cooder-en estilismoa edota David Lynch-ek bere filmetan azaldu leiken pultsua Audience-ek bere abestietan islatzen dau. 'Second Handed' diskoan talde baten eboluzino argia igarten da eta zer esanik ez, kontzeptu musikala eta batez be musikea aitzeko daben sensibilidadea.

Gotzon Uribe

Gernikako Audience taldeak bere lehenengo diskoa NoizPop diskoetxe barriagaz plazaratu dau. Duda barik, indartsu datorren diskoa da. Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatua izan da pasa dan garagarrilean eta hamar abestiz osotuta dago. Teknikari lanetan Jose Lastra ibili zan. Diskoa digipack formatuan plazaratu da eta diseinu artitiskoa, taldearen irudia, diskoaren diseinua, argazkiak, web orria eta bestelakoak Igor Zorrotzua diseinatzaile bilbotarraren ardurea izan dira, besteak beste, Split 77 eta Atom Rhumba taldeakaz lan egin ostean.

'Second Handed' diskoan taldearen heldutasun musikala oso nabaria da. Abestiak sendotasunez entzuten dira, zeozelako orekea dago eta horrek disko osoari benetako nortasuna emoten deutso. Diseinutik hasita, abesti guztietan agertzen daben sensibilidadea eta kontzeptu artistikoa esanguratsuak dira. Diskoan zehar osogai bereziak agiri dira: John Cassavettes eta 'A Woman Under The Influence' pelikula, tronpeten doinuak, steel kitarrea, pianoak, blues eta rock ukutuak, azken baten, rock disko ederra da, hasieratik amaierararte.

Audience taldearen musikea estilo desbardinen buztarketea da. Askotan, soinu banda moduan, irudi, argazki, paisaia, momentu, emozino desbardinak sentidu daitekez eta euren musikearen mamina hortxe dago, abesti bakotxak era guztietako sentsazinoak sortarazoteko dauen kapazidadea. Audience ez da ohiko talde bat, sonoridade estilo asko buztartzen ditue: blues garratza, aire tejanoak, zirraraz betetako rock-a…; sen artistiko handiko taldea da.