Jan-edanak  II. urtea // 40. zenbakia - 2003ko abenduak 15

Mariskoa edo itsaskia


Itsaskiak ez dira oso energetikoak, 100 gramotan (azal barik) 50-100 Kcaloria inguru izna leitekez; itsaski muetearen arabera (50 Kcal-txirlek; 100 Kcal langostinoek); ganera, kontuan izan behar dogu oskolek hondakin handia dabela eta itsaski mueta askotan 100 g. jan ahal izateko asko jan behar dala. Dana dala, preparetako moduaren arabera, batez be, saltsatan gehitzen deutsagun orio, hestebete, urdaiazpiko eta enparauek plater preparatuaren balio energetikoa asko igon arazo leikie.

Arrainak legez, itsaskien proteinek funtzesko zortzi aminoazidoak daukiez baina jakin badakigu euren balio biologikoa arrain eta okelearena baino bajutxuagoa dala; halan da be, itsaski 'okelearen' % 10-17 proteinea da.

Itsaskiek ez daukie koipe askorik, % 0,9-1,8 bitartean baino ez, baina aberatsak dira ostera kolesterolean (50-150 mg. bitartean – beti 100 gramo elikagai hartuta). Gogoratu, koipeari jagokonez, olagarroa salbuespena dala, honek % 11ko proportzinoan dauka koipea, hau da, sardinen antzera. Aitagarria, itsaskien artean olagarroa dala kaltzioan aberatsenetarikoa:

100 gramo elikagai Kaltzioa (mg)

Olagarroa……………………………………… 144
Ostrak………………………………………….. 70
Muskuiluak…………………………………….. 24
Langostinoek…………………………………… 120
Ganbek………………………………………….. 120
Kabiarrak………………………………………. 137
Kangrejoak………………………………………. 30
Txirlek…………………………………………… 127

Esneak 100 gramotan 125 mg. kaltzio dituala kontuan hartzen badogu, itsaskia kaltzio iturri garrantzitsua dala esan geinke. Kontuak kontu, gogoratu irakurle, esneak bere egituran kaltzioaren absorzinoa oso ona izatea eragiten dauen beste berezitasun batzuk be badituala.

Itsasokoak diran beste animalia guztietan bezela, iodoan aberatsak dira eta iodo hori oso garrantzitsua da saman daukagun tiroides glandularako eta beronek betetan dituan funtzino guztietarako. Burdinean eta zinkean be aberatsak dira.

Normalean, prezioaren eraginez gitxitan jaten diran elikagaiak diranez, gehienok abagune berezietan bakarrik hartzen doguzanez, kasu gehienetan ez dabe osasun arazo larririk sortarazoten, baina ez ahaztu itsaskiak kolesterol eta purinetan aberatsak dirala eta beraz odoleko koipeakaz arazoak dituen personek eta azido urikoa edota gota (edo hezueria) dabenek ez leukiezala jan beharko.

Saso batzuetan galarazota dago itsaskia atrapetea, euren ziklo biologikoa eta sustantzia toxikoak gordetako aukeren arabera: itsaskiek planktona jaten dabe eta urtaro batzuetan plankton horrek substantzia toxiko gehiago ditu). Gai hau agintariek eta osasun arduradunek kontroletan dabe.

Karakolak

Bai itsasoko eta bai lurreko karakol edo marraskiloak, molusko mueta bat dira eta beraz itsaskien berezitasunak daukiez. Kontuan hartu: 100 gramo karakolek (okelea) zera emoten deuskue:

Energia 67 kilokaloria.
Proteinea: 15 gramo.
Koipea: 0,8 gramo.

Kabiarra

Kabiarra ez da itsaskia, esturioia edo gaizkata deitutako itsasoko arrainaren arraultzak baino. Normalean, gatzetan izan ostean saltzen dira eta beraz gatzik jan ezin daben personek ez leukiez jan beharko. Oso elikagai energetikoa da (233 kcal 100 gramotan) koipetsua dalako (%13 lip.), atunaren koipearen antzeko kantidadea dauka.

Nahiko karua danez, oso gitxitan jaten da eta horregaitik ez da gomendiorik emoten elikagai honen inguruan.

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.

Barriro be gabonak hur-hur daukaguzala ta hasi gara guztiok, beste gauza batzuren artean, sasoi honetan zer jan eta edango ete dogun eta zer ez pentsetan. Guztion gozamenerako edota patrikerarako edo osasunerako ez badira be, sasoi honetan itsaskien konsumoa gora joaten da. Garagarrilaren 15eko atalean itsaskien ganean berba egin bagendun be, oraingoan apur bat gehiago ezagutuko doguz.

Itsaskiak definizioz ornobako edo bizkarrazur bako animaliak dira, bai itsasokoak eta bai kontinentalak (exoeskeletoa edo kanpo eskelotoa daukie, baina bizkarrazurrik ez).

Mueta desbardinetakoak izan daitekez:

1) Krustazeoak

Langostak (edo otarrainak), zigalak, langostinoak (edo otarrainskak), ganbak, kiskilak (edo izkilak), errekako kangrejoak, buey (edo buia), nekorak (edo txamarrak) eta zentoiloak dira.

2 ) Moluskoak

Honeen barruan klase bi dagoz:

a) Bibalboak edo bikuskuak

Talde honetan almejak (edo muxilak), txirlak, berberetxoak, ostrak, mejiloiak eta nabajak dagoz.

b) Unibalboak

Bigaro, kanaila eta busanoak.

3) Zefalopodoak

Kalamarak, jibiak (edo txokoak) eta pulpoak (edo olagarroak).