Apardunen sasoi betea
Zelan igarri apardun ardaoaren freskotasuna
Errezena eta fidagarriena kortxoa begitutea izango da. Botilea zabaldu eta kortxoa zabaldu egiten bada, seinale ona, kortxoak botilan denpora gitxi egin dauela esan gura dau; ostera, botilea zabaldu eta kortxoa barriro botilan sartzeko moduan geratzen bada, horrek esan gura dau kortxoa luzaroan egon dala botilan eta, kasurik gehienetan, ardaoaren berezko ezaugarri batzuk faltako jakoz. Labur-labur esateko, salbuespenak salbuespen, apardunak zabaltzen dozuezanean, fijau zaiteze kortxoan: botila barruan egon dan muturra zabal-zabal geratzen bada seinale ona izango da; txanpinoi baten antzera geratzen bada, barriz, ez dozue apardun ona edango.
Gomendio nagusiak
Ardao apardun guztiak flauta motako kopetan edan behar dira. Kopa horreek luzeak eta meheak izaten dira bigarren hartzidurak sortutako burbuila kataia hobeto ikusteko. Nik baztertu egingo neukez antxina erabilten ziren kopa txiki eta zabal horreek.
Azken buruan, ardao apardun guztiak hotz-hotz edatea da onena (6-8 gradutan), era horretara, karbonikoak iges egitea gatxagoa izango dalako eta ardaoak freskotasunari eutsiko deutsolako. Behin botilea zabalduta, izotz-ontzian sartzea da nire gomendioa bestela arin epeltzen dalako; ura eta edurra erabili cava edo champagnea behar dan moduko tenperaturan eukiteko.
Beste barik, gabon jai zoriontsuak eta urte barri on guztioi!
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.
Badator gabonaldia. Bueno, egia esan, batzuentzat gabon bueltako saltsea aspaldi hasi zan, merkataritza zentro handietara joatea besterik ez daukagu, edo egunkariek astegoienetan ataraten dabezan gehigarriak ikustea besterik ez dago; telebista eta irratietako iragarki gehienak edari, turroi, jostailu eta enparauen ganekoak izaten dira eta edarien barruan ardao eta apardunen ganeko iragarkiak izaten dira jaun eta jabe.
Nahiz eta azken urteotan gabonetako filosofia asko aldatu dan, esan geinke, zorionez gabonetan euskal mahai guztietan ardaoa eta jatekoa ez dirala faltako. Ardaoen artean apardun botilak izango dira gehien saldu eta edango diranak. Zenbat apardun ardao botila zabalduko ete dogu gabon sasoi honetan?, zenbat apardun botila zabalduko ete dira urte barria ospatzeko?; kontuan hartu, Euskal Herrian, apardunen urte osoko konsumoaren % 80, gitxi gorabehera, Gabonetako jaietan izaten dala eta, jakina, prezioa tarteko, gehien edaten direnak Cavak izaten dira, champagnea ezin leike edozeinek erosi.
Apardunak ez dira etxean gordeta eukiteko onak
Jakin beharko zeunkie ardao honeek, ardao apardun guztiak erosi eta ahalik eta arinen edatea komeni dala ezaugarri bat bakarra galdu gura ez badogu behintzat (denporea pasetan itxi ezkero, karbonikoa eta freskotasuna galduko ditu apardun ardaoak). Champagne arloan, Millésimé edo Cuvée Prestige berbarako, luzaroan eukiteko modukoak dira baina beste guztiak ez dira ba gordeta eukiteko onak.
Batek baino gehiagok pentsauko dau eta zeozelango dudea sortuko jatzue, hau da, zelan jakin botila batek merkatuan zenbat denpora daroan ze apardun gehienek etiketetan urterik ez dabe zehazten.
Azken boladan, oraindino gitxi badira be, zenbait kasutan hasi dira botiletako etiketetan informazino garrantzitsua emoten, besteak beste, ardaoa noiz egin dan (metodo tradizionalean eginiko ardao apardunetan merkatura atara baino lehen, txapea kendu eta gas karbonikoaren presinoagaz botila barrenean dagozan sedimentuak kanporatzeko erabilitako teknikea, kortxoa jartzea eta enparauak); dana dala, kasurik gehienetan ez dakarre aitatutako prozesuaren ganeko zein beste datu interesgarri batzuen ganeko informazinorik; hori bai, normalena izaten da upeldegietako stock-a edo produkzinoa urtean zehar merkaturatzea.