Barriketan  II. urtea // 39. zenbakia - 2003ko abenduak 1

BIZKAIE!, BUBER SARIETAN IRABAZLE!!!!!!!!!!!

Bizkaie!: euskerea Interneten zabaltzen gehien lagundu dauen webgunea

2003ko Buber Sarietan bizkaiereak irabazi dau.

Bizkaie! Aldizkari Elektronikoa bizkaiera hutsean argitaratutako aldizkaria da eta 2. urteurrena be bete ez dogunean, Euskerearen Egunean ganera, holako saria hartzea sekulako poza izan da guretzako. Bizkaierea aurrera doa eta Interneten be badauka bere lekua dagoeneko. Gure erabiltzaile guztiei eta diasporako euskaldunei eta bizkaieradunei be dedikau gura deutset sari hau.

Ezer baino lehen, eskerrak danoi emondako laguntzinoagatik. Gure babesle diran Bizkaiko Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailordetza, Buber Sarien antolatzaile, epaimahaiko, euskal internauta eta, oro har, bizkaierea eguneroko zeregin guztietarako erabilten dozuen guztioi, mila esker.

Beren beregi, eskerrik beroenak Bizkaie! Aldizkari Elektronikoa egiten dozuen guztioi, kolaboratzaileoi, lantalde osoari zeuon behar eta ahaleginik barik ezinezkoa izango litzatekelako era honetako proiektu bat aurrera atara. Bihotzez, eskerrik asko.

Bizkaie!-ren helburu nagusia beti izan da euskerea, bizkaierea indartzea eta horretan aparteko ahaleginak egin doguz. Aurrerantzean be, antzera jokatzea da gure asmoa eta, ahal dala, eskaintzea hobetzen joatea geldiro-geldiro. Laster barrikuntzak aurkeztuko deutsueguz.

Durangoko Azokan be izan ginduzuezan Bizkaie! Aldizkariaren nondik norako guztiak erakusten (Multimediako 10. gunean). Alkar ezagutzen dogunez, agurrik ez.

Koldo Isusi Zuazo