Rafa Rueda. 'Kea'. (Metak 2003)
Kontuak kontu, Coldplay, Jeff Buckley, Doves edota Manic Street Preachers gogoko dituan edonork gustoko izango dau Rafaren diskoa. Musikari moduan, Borja Barrueta baterian, David Gonzalez baxuan eta Joakin G. Pikaza kitarrajole lanetan ibili dira. Jonan Ordorikaren ardurea izan da produkzinoa Rafa Ruedagaz beragaz. Beste alde batetik, Ruper Ordorikaren kolaborazinoa be azpimarratzekoa da diskoan.
Labur baina argi esateko pare bat gauzatxu: disko ederra, fina, mamitsua; diskoko 10 kantuetan izkutuko gauza asko topauko dozuez. Azkenik, gogoratu abenduaren 13an Altzako Kultur Etxean, 18an Bilboko Kafe Antzokian eta 2004ko urtarrilaren 18an, Mungian aurkeztuko dauela 'Kea' zuzenean, Mungian Ruper Ordorikagaz batera ganera.
Informazino gehiago behar izan ezkero, ondoko helbidera jo:
http://www.rafarueda.com
Gotzon Uribe
Mungiarra izatez, Rafa Rueda musika munduan aspaldidanik sartuta dabilen mutila dogu. Sasoi baten Broken Bihotz taldea sortu (IZ disketxeagaz 'Desioak izena gradua galtzen duenean' diskoa atara eben) eta zuzeneko kontzertu batzuk emon ostean, taldea desegitea erabagi eben; gerora, PLT talde arrakastatsu eta, era berean, esanguratsua be abiarazo eban. PLT esan beharrik ez dago gaur egun ezinbesteko taldea dogula euskal rockaren abanguardia ulertzeko. Laster sartuko dira estudioan euren bosgarren lana izango dana grabetako baina bien bitartean Rafa hainbat proiektutan buru belarri sartuta dabil. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdegaz batera, 'Zaharregia, txikiegia agian' disko-liburua sortu dabe eta oraintsu, Rafak bere bakarkako lehen diskoa plazaratu dau. 'Kea' izenburupean, Rafak pop estiloari heldu deitso barriro, izan be, arlo horretan oso gustora sentiduten dala esan dau sarri. Disko honetan, bada, melodÃa fin eta esanguratsuak, ahots zainduak, pop sonoridadea eta batez be Beatles moduko taldeen soinua oinarrian hartuta gaur egun Ingalaterran topau geinkezan hainbat talde barriren erreferentziak igarri geinkez.