Musikea  II. urtea // 39. zenbakia - 2003ko abenduak 1

Asier Serrano: 'Ez dago gerrarik bako bakerik'

'Gerrari bai' izenburu deigarriagaz dator Asier Serrano bere bakarkako bigarren diskoan

5. Oso oker ez bagagoz, diskoko kantuetako berbak Euskal Herritik kanpo idatzi zenduzan. Zergaitik?

Lantzean behin behar izaten dot bai betiko girotik hanka egitea; disko honetako kantuak Kanadan idatzi nebazan. Urruntasunak maite dozunaren beste ikuspegi bat eskaintzen deutsu, urruntasunak dakarren hoztasunak gerora berotasuna emoten dau maite dozuzanak hur daukazuzanean.

6. Diskoaren grabazinoan Ander Izeta, Antxon Sarasua, Alberto Garzia eta Josu Monge izan dozuz lagun. Urtarrilean egingo dozuezan diskoaren aurkezpen kontzertuetan taldekide guztiek parte hartuko dabe?

Bai, danak egongo dira nigaz. Diskoa nire izenagaz sinatu dot baina atzean familiarteko giroa dago. Gure taldean ni izan naiteke Arturo erregea baina mahai borobilean hartzen doguz erabagi guztiak.

7. Aurrera begira, zer?, bakarka gustora zabiz?, Lorelei inoiz martxan ipiniko dozue barriro?

Gogo handiagaz nabil zeozer egiteko eta buruan aspaldi bueltaka daukat bakarkako beste proiektu akustiko bat. Dana dala, oso gustora nago oraingo taldeagaz eta nire entzuleakaz. Loreleiren kontua be hor dago eta aurreratuko deutsut, ezustekorik ez bada pare bat urteko tartean sorpresatxuren bat etorriko dala.

Bizkaie!

Asier Serrano idazle eta poeta orain zortzi bat urte azaldu zan lehehengoz taula gainean EH Sukarrako Norton (Mikel Gorosabel), Mikel Markez eta Harkaitz Canogaz batera, zeozelan folka eta poesia buztartzen ebazan proiektuagaz.

Geroago, Nortonegaz Lorelei taldea sortu eban poparen edota musika akustikoaren bidean eta pare bat disko grabau ebezan: 'Bada hiri gorri bat' eta Tatuatu zenidan zerua'. Kontzertu batzuk emon eta 5000 mila disko inguru salduta, taldea desegitea erabagi eben.

Laster ekin eutson bakarkako bideari Serranoi eibartarrak eta 'Ez esan inori' diskoa sortu eban barru-barruko pentsamentu eta gogoetakaz.

Orain, barriz, gogoeta prozesuaren ostean, inoiz baino disko gogorragoagaz azaldu jaku.

1. Gerraren kontrako aldarrikapenak nagusi diran sasoian, zeure buruagaz burrukan azaltzen zara disko honetan. Ez ete zara larregi biluztu?

Ez dot pentsetan. Sasoi latzak bizi doguz, ez bakarrik Euskal Herrian eta, esangura horretan, nire gerrea autokritikea besterik ez da, gizartearen partaide moduan behartuta sentitzen nazelako gizartea bera nire esparrutik aztertzen. Gerra guztien oinarria botere pertsonala dala pentsetan dot, alde batek besteari ezarri gura deutson arrazoia. Konturatu naz ez daukala inork arrazoi unibersalik. Gauzak holan, disko honetan erratzea eskubide bat dala aldarrikatu gura dot, balantzan jarri gizarte modelikoaren arrazoia eta nire arrazoia; biak gerran edo burrukan jarrita bake apur bat lortu dot. Ez dago gerrarik bako bakerik.

2. Gogoetaren ostean, gauza batzuetan erratuta zengozala konturatu zara. Zertan?

Idazle edo kantu egileon lana gizartean azaltzen jakuzan gauza txiki horreek zabaltzea da, hor dagozala jenteari ezagutarazotea. Gehienbat horretaz konturatu naz disko honetan, hau da, arazo handiek arazo txikietan dabela oinarria.

3. Burrukan zeure buruagaz egin dozu batez be baina oro har jarrera kritikoa erakutsi dozu diskoan.

Oso minduta nago nire belaunaldiagaz, oso jarrera pasiboa ikusten dot aktibidadea eta konpromisoa behar diran bolada honetan. Beharbada ez da gure errua izango, akaso gugan horrenbeste ilusino eukan aurreko belaunaldiena be izan daiteke. Zeozelan abade sentidu naz diskoa sortzeko prozesuan: ostiak mundu guztiarentzat baina ostiarik handiena niretzat gorde dodalako.

4. Musika eta berben aldetik, disko honetan nagusi dan gogortasunak Asier Serranoren haserrea erakusten dabe?

Haserrea baino gehiago mina da, desilusinoa. Desilusinoa sasoi baten ilusinoz ikusten nebalako aurrera joian gizarte hau, orain atzeraka dabilen arren. Hasarre neurtua da diskoan agiri dana, seriotasunez aitatzen dot alkarrizketearen beharra. Alkarbizitzarako nahitaezkoa da parkamena eskatzen jakitea eta gauzak esateko edo planteetako erak ondo kalkuletea; hasarreak ez dakar ezer onik.