Jan-edanak  II. urtea // 39. zenbakia - 2003ko abenduak 1

Zein da neurria?

Aurrean adierazotakoa gorabehera, egunean pare bat basokadatxu ardao edanda ez dogu ezelako kalterik igarriko eta gorputzerako ona be izan daiteke; hori bai, kontuan euki pare bat basokadako neurria egun osorako neurria dala eta beti be jatekoagaz batera hartzea dala egokiena, izan be, alkoholdun edariak jatekoagaz batera hartu ezkero, gure gorputzak hobeto metabolizauko dauelako alkohola. Ardaoa neurriz edan ezkero digestinoa egiten lagunduko deutsue, batez be, azido gastrikoen jariaketeagaitik eta bihotzekoak joteko arriskua be txikiagoa izan daiteke.

Kontuak kontu, badakizue gabon jai honeetan alkoholemia kontroletan positibo ez emoteko eta inoren bizia arriskuan ez ipinteko erremedio onena ez edatea da. Ez dago produktu magikorik atxurra kentzeko bakotxak bere metodoak erabili arren; larregi edan ondoren, egokiena ura edatea da eta horregaz batera pazientzia eukitea eta pasau arte itxarotea edo garraio publikoa erabiltea. Erremediorik onena alkoholdun edariak neurriz edatea da baina bolantea hartu behar izan ezkero, kontuz, zeuona ez eze, ingurukoen biziak be arriskuan ipini zeinkiezalako.

Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.

Egunkaria zabaldu eta ia egun guztietan ardaoak gizakion gorputzean eragiten dituan gauza positiboak topetea ez da oso gatxa; minbiziaren kontra, kolesterol txarraren kontra, bihotzekoaren kontra....; dana dala, ez dago ukatzerik ardaoak alkohola daukala eta larregi edaten badogu arazoak sortarazoko deuskuzala.

Ardaoa oso ona da kantidade txikiak edan ezkero baina kantidadea edo neurria zein da?

Ardaoaren kontzentrazinoa odolean, faktore askorengaitik aldatu daiteke; bakotxaren gorputzaren pisua, sexua....; askotan, berbarako ospakizun baten ostean, lagun edo senideen arteko afari edo bazkari baten ostean autoa hartzerakoan, ez dakigu alkoholemia kontrolean positibo emongo dogun ala ez (kasu batzuetan argi dago baina beste batzuetan ez). Labur baino ez bada be, gaur alkohol kontzentrazinoaren ganean berba egitea pentsau dot, ze gabonetako jai egunak hortxe datoz eta esan beharrik be ez dagoalako egun berezi eta gogoangarri horreetan larregi jan eta edan ondoren kotxea hartzeko ohitura txar hori daukagulako, besteen eta norberaren bizia arriskuan jarriz.

Gorputzak edo hobeto esanda gibelak, alkohol kantidade bat metabolizetan dau. Kantidade hori, gitxi gorabehera, 8 gr. etanol orduko da. Sabela hutsik daukagunean, etanolaren absorzinoa oso azkarra da (10 eta 30 minutukoa) baina sabela beteta dagoanean, denpora tartea 3 ordura luzatu daiteke. Berbarako, 70 kiloko pisua daukan morroi batek, 375ml-ko botila bete ardao edaten badu, eta ardao horrek 11 graduko alkohol kopurua badauka, alkoholemia kontrolean 0,67 gramo / litro tasea emongo dau. Antzerako pertsona batek (70 kilo inguruko morroi batek) 7 graduko garagardao litro bat edan ondoren, kontrolean 1,14 g/l emongo dau. Beste alde batetik, aitatu behar da emakumeek gizonek baino alkohol gitxiago metabolizetan dabela, normalean emakumeek gibel txikiagoa daukielako.

Alkoholemia kontrolen batean kotxea gerarazo eta aurreko tasak emoten badoguz, isun gogorra jarriko deuskue. Adituek esaten dabenez, gorputzean 2gr/l etanol taseagaz, zeozelako patxadea sentitzen da eta horrek gidatzeko beharrezkoak diran gure gaitasun fisiko eta sikikoak gitxitzen ditu; hortik aurrerako tasak askosaz larriagoak dira jakina eta 3,5 gr/l etanol kantidadeagaz koma etilikoa eukiteko arriskua eta heriotz arriskua be handiak izan daitekez.