Barriketan  II. urtea // 38. zenbakia - 2003ko zemendiak 15

Bizkaie! Aldizkaria Buber sarietan finalista!. Emon botoa euskerearen, bizkaierearen eta Bizkaie! Aldizkariaren alde.

2003 Buber Sariak, euskal web onenen sariak azken txanpan dagoz. Zuon guztion botoei esker eta epaimahaikoen botoei esker, 'Interneten euskerearen garapenaren alde lanik gehien egin daben web guneen atalean' finalista da Bizkaie!. Eskerrik asko guztioi. Dana dala, orain erabiltzaileon txandea da barriro, finalisten artean bat aukeratzeko azken botazino aldia zabalik dago.

http://buber.interneteuskadi.org/bozketa_eu.php helbidera jo, e-mail helbidea sartu laukitxuan eta pare bat egun beranduago botoa emoteko aukerea eukiko dozue. Emon botoa euskerearen eta bizkaierearen alde.

Buber Sariak internet&euskadi Elkarteak antolatutakoak dira, EITB eta Euskadiko Informazio Gizartean Planaren laguntzinoagaz.

Bizkaie!