'Sex & Roll' bildumea. Oihuka
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz.
Gotzon Uribe
Izen sugerente horren azpian, bilduma berezi bat plazaratu dau Oihuka diskoetxeak. Gauza jakina da, historian zehar sexua eta rock-a lotuta joan diran elementu bi dirala eta sarritan ezin izango litzatekela aitu bata bestearen faltan. Oihuka diskoetxeak izenburu hori jarri deutso egunotan plazaratu dauen bildumeari. Diskoetxearen katalogoa osotzen daben talde batzuen abestiak batu ditue, beti be, aitaturiko elementu bi horreek oinarri-oinarrian dituela.
Diskoan ondoko kantuak dagoz: Doctor Deseo-ren 'Corazon de Tango' abestia, Latzen-en 'Laztana', La Polla Records-en 'Futbolera', Hertzainak taldearen 'Maite II' abestia, Barricada-ren 'Pidemelo otra vez', Leize-ren 'La cara de mis sueños', Txapelpunk-en 'Por la puerta de atrás', Laseda-ren 'Ritual' abestia, Tahures Zurdos-en klasikoa dan 'Una noche de amor', Urtz taldearen ekarpena 'Aingeru' abestiagaz, Usurbilgo Labrit-en 'Maitasun gauetan laztanak bezala', Idi Bihotz-en heavy doinuak 'Maitasun bailitzan' kantuan, Potato-ren saltsea eta jai giroa 'El Sultan' ezagunagaz, Sociedad Alkoholikaren 'Dulce Hogar', Los Bichos-en 'Marina', Tijuana in Blue-ren 'Licantropía' eta Baldin Bada-ren 'Xirrika'.