Musikea  II. urtea // 38. zenbakia - 2003ko zemendiak 15

Gaztebi, zirkuitu komertzialetik kanpoko musika taldeak Bizkaiko gazteentzat


Oraingoz, pare bat kontzertu iragarri ditue baina 2004an zehar aukera gehiago egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Lehenengo kontzertua Chicagoko HIM rock taldeak emongo dau Basaurin, Basozelaiko Kultur Aretoan. Kontzertua zemendiaren 21ean, zapatuan izango da gaueko 21:00etan. Bigarren zita zemendiaren 23an izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan. Kasu honetan, Jazzanova eta Marcos Valle taldeakaz sekulako jaialdia preparau dabe. Musika elektronikoa eta bossa nova elektronikoa gustetan bajatzue ez eizue aukerea galdu. Gero gerokoak.

Bizkaie!

Musika barriak gazteei eskaintzea eta musika eta zuzeneko kontzertuetarako zaletasuna berrindartzea, horixe da asmoa, Bilbon eta Bizkaiko aretoetan zirkuitua sortzea Bilbo eta herrietako aretoak aprobetxauta..

Gaztebi, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Radiation Tours entrepreseak eratutako programea da eta, esandako moduan, gazteei zuzendutako musika eskaintzan dagoan hutsunea beteteko asmoagaz dator. Gaztebi, gazte biren ekimena da, Unai Fresnedo eta Gotzon Uriberen proiektua eta Bizkaian egon badagozan ganerako musika zikloez ganera, gazteei beste aukera bat emon gura jake, mundu zabalean entzute handikoak izan arren, gure artean lar ezagutzen ez diran musika taldeak ezagutu daiezan eta, ahal dala, prezio herrikoakaz (5 eta 10 euro bitartean), era horretara, normalean 15 edo 20 euro pagau beharko leukiezan kontzertuetara joateko arazorik izan ez daien.

Sarritan, Madril eta Bartzelona moduko uri handietara baino joaten edo eroaten ez dituen talde eta artistak Bilbora eta Bizkaira ekarriko ditue, beti be, gaur egungo eta abangoardiako musika estilo desbardinei erreparauta (rock, jazz, hip-hop, musika elektronikoa...).