Musikea  II. urtea // 38. zenbakia - 2003ko zemendiak 15

Dj Axular: 'Musikea jarten ez eze, musikea sortzen oso gustora nabil'


4. AME zure estudioan ordu asko egin dozuz disko hau preparetan baina badakigu proiektu barrik be badaukazuzala buruan.

Bai. Konposizinoan buru belarri sartuta nabil eta dagoeneko bideo eta dokumental batzuen soinu bandak egin dodaz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Rutak dokumentalerako musikea be egiten nago.

Horrezaz ganera, disko barrirako ideiak be buruan daukadaz bueltaka dagoeneko. Aurreratuko deutsut euskal musika tresna zaharrak sartuko dodazala (toberak, txalapartea marmolagaz...) eta jakina technoagaz nahastau, musika edo estilo ezbardina sortzeko gogoagaz.

5. Dj Axularren musikea zuzenean entzun gura izan ezkero, Txitxarrora joatea izango da onena hango residente zarelako.

Bai, domeka arratsaldetan, zemendiaren 16an hasita, 17:00etatik 23:00etara bitartean, young sessionetan han egongo naz baina kanpoko saioetan be ibiliko naz seguru.

Bizkaie!

Euskal musika elektronikoan edo zehatzago esateko Techno Progressive horretan aitzindarietakoa da mutrikuar gazte hau baina oso indartsu dator bere lehenengo disko luzeagaz. Musikea eta diskoak jarteaz ganera, Dj Axular musika egilea edo sortzailea da eta hori ez da oso arrunta estilo honetan.

Dantzarako sei kantu dira baina ohiko ezaugarriekaz batera, hau da, makinak, beat zaparradea, erritmo aldaketa eta bestelakoekaz batera, Dj Axularrek Mutrikuko umeen, bere arreba Garoaren edota Auoren ahotsak, melodia eta tarte armoniko gozoak, ukutu latinoa, perkusinoak (jembeak, kongak, kutxak...) sartu ditu disko aberatsa eta ez ohikoa sortuz.

1. 'Bakalao' legez be ezagutzen da musika modu hau baina zelakoa da zure musikea?

Euskal Techno Progresiboa da nik sortzen dodana. Technoa da duda barik eta progresiboa be bai, alde horretatik oso jantzia ganera eta euskaldunak garelako euskal technotzat hartuko dogu. Technoagaz kontrastetako perkusinoak eta ahotsak erabili dodaz eta diskoa nahikoa dotore geratu dala pentsetan dot. Buruan euki dodana atara dot diskora, sormen beharra izan da eta horretan jarraitzeko gogoa daukat.

Bai, baita Euskal Herrian be. Zuzenekoetan igarten da hori gehien, jentearen erantzuna sekulakoa da. Perkusinoak eta doinu tinbaleroak moda-modan dagoz eta ni neu perkusionistea nazenez, arma hori erabili dot jentea erakarteko. Perkusinoakaz eta ahotsakaz kultura diferenteak nahastau gura izan dodaz, latinoa, afrikarra, arabiarra, etnikoa ahalik eta disko aberatsena egiteko.

3. CD formatoko diskoa ez eze, binilokoa be atara dozu gehienbat Dj profesionalei begira.

Argi dago, diskotekatan disc jockeyok ezin dogula CD formatoa erabili, nahasketak egiteko biniloa derrigorra da. CDko hiru kantu aukeratu eta horreek sartu doguz biniloan diskotekatan be erabili ahal izateko. Ganera, zenbat eta formato gehiago hobeto, birusekaz be bardin pasetan da, zenbat eta gehiago epidemia handiagoa sortzen dalako...; era horretara, ia leku gehiagoetara heltzen garen...