Musikea  II. urtea // 37. zenbakia - 2003ko zemendiaren 1a

Miss Kittin. Radio Caroline Vol I.

Gaur egun, europa osoan emonaldi ugari eskaintzen ditu dj moduan eta baita zuzenean be; jarraitzaile ugari dauka. Azken buruan, esan behar deutsuet bere zuzenekoak ikusgarriak dirala, bai abestiak nahasterako orduan erakusten dauen trebeziagaitik eta bardin azaltzen dauen jarrera eta estetika kontuengaitik. Zapatu gau ezbardina Europako edozein uri modernotan pasetako soinu banda egokia.

Gotzon Uribe

Frantziako Grenoble urian jaiotako musikaria dogu Miss Kitin emakumea. Bere musikea gaur egungo diskoteka aurrerakoi eta modernoenetan entzuten da. “Electroclash” deituriko estiloa darabil eta era berean mugimenduaren bultzatzaileetarikoa da, beste batzuen artean Felix Da Housecat, Golden Boy eta The Hacker moduko artistakaz batera.

Electroclash mobimentuan doinu retroak, musika elektronikoagaz era kitsch eta extravagantean buztartzen dira. Disko hau remix bilduma barri bat da. Suitzako Mental Groove disketxearen eskutik heldu jaku lan hau eta aitagarria jokera ezbardineko piezak topauko dozuezala; esperimentazinoa azaltzen da, Blaze moduko taldeen eragina, house doinuak eta dantzarako erritmoak...