Bertsotan  II. urtea // 37. zenbakia - 2003ko zemendiaren 1a

Mundu bete bertso, arima bakarra

ARIMA BAKARRA

Doinua: “Mundu honetan holako gauzak”

Mahomak bere mendia dakar
Euskal Herriko Mecara,
bertsotan jardun asmotan datoz
Osama zein Sam osaba.
Upel artean pepsi, café, té
mate, ron eta queimada...
Denak ezbardin emonagaitik
batzuen begietara,
mila hizkuntza, mila cultura
baina arima bera da.

Una montaña junto a Mahoma
aquí su Meca reclama,
tal vez veamos cantando bertsos
al Tío Sam y a Osama.
Escanciaremos pepsi, café, té,
y toda una amplia gama...
aun pareciendo tan diferentes
si nos miramos con calma,
miles de lenguas y de culturas
pero una sola alma.

Même Mahomet et sa montagne aussi
sont venus à leur Mècque basque vite,
et Osama puis le connu oncle Sam
feront des bertsos polemiques.
Dans les sidréries pepsi, café, té
maté, rhum et toute une équipe...
Même si nous semblons tellement differents
pour ceux qui ont des yeux critiques,
le monde est plein de langues et de cultures
mais il n’y a qu’une âme unique.

Mahoma and his mountain’s basque prayers
aren’t still ready to tame,
even Osama and the uncle Sam
are ready to start the game.
We will introduce pepsi, coffee, tea
and loads of drinks in a new frame…
Even if we look so different to
some people that I will not name,
thousands of cultures and languages but
just one soul that remains the same.

Xabier Paya

Kulturarteko Topaketen egitaraua

Zemendiak 3
9:00etan hasiera ekitaldia, 10:00etan “Ahozkotasunaren panoramika” hitzaldi eta mahaingurua. John M. Foley (hizlaria), Joxerra Garzia, Juan Kruz Igerabide eta Jesus Mari Larrazabal (moderatzailea). Donostiako Miramar Jauregian. Arratsaldean, 19:30, jaialdia Donostiako Lugaritz Kulturetxean: Kuba eta Jamaika.

Zemendiak 4
9:30etan “Performanzea: Ahozkotasunaren antropologia” hitzaldi eta mahaingurua Miramar Jauregian: John H. McDowell, Eneko Olasagasti, Alfontso Sastre eta Fito Rodriguez. 19:30etan jaialdia Lugaritzen: Argentina-Uruguai eta Portugal.

Zemendiak 5
9:30etan “Inprobisazio kantatuaren barne dinamika” hitzaldi eta mahaingurua Miramar Jauregian: Alexis Diaz-Pimienta, Guillermo Velazquez, Andoni Egaña, Linda White eta Maximiano Trapero. 19:30etan jaialdia Lugaritzen: Mexiko eta Georgia.

Zemendiak 6
9:30etan “Esperientzia zehatzen aurkezpena” hitzaldi eta mahaingurua Miramar Jauregian: Jon Sarasua, Brahim Baouch, Felip Munar, Salome Gabunia, Zekine Turkeri, Helena Casas eta Karlos Aizpurua. 19:30etan jaialdia Lugaritzen: Euskal Herria eta Sardinia.

Zemendiak 7
9:30etan “Ahozko inprobisazioaren geroa” hitzaldi eta mahaingurua Miramar Jauregian: Arantza Mariskal, Joxerra Garzia, Jon Sarasua, John M. Foley eta Jose Angel Irigarai. 19:30etan jaialdia Lugaritzen: Sahara, Maroko eta Menorca.

Azaroak 8
Ahozko inprobisazioa jaialdi erraldoia Bilboko Euskalduna Jauregian, 17:30etan: Kuba, Jamaika, Mexiko, Portugal, Argentina-Uruguai, Georgia, Euskal Herria, Sardinia, Sahara, Maroko eta Menorca. Sarrerak: www.bertsozale .com, Bertsozale Elkartea, 943 21 77 98, Euskaldunako takilan, Teleka-BBK 944 310 310.

Ez ba. Ez gara bertsolariak bakarrak munduan. Kuban inprobisau egiten dabe, eta Jamaikan, eta Argentinan, eta Marokon, eta Sardinian, eta… Bai, Euskal Herrian entzun eta ikusi zeinkez zemendiaren 3tik 8ra, Ahozko Inprobisazinoa Munduan Kulturarteko Topaketan, Euskaldunako jaialdi erraldoi eta interesgarriagaz amaituko dana.

Xabier Paya Ruiz. Gaurko sortaren sinatzailea. 21. udagoiena bizi dauen algortarra. Hizkuntzenganako maitasunak Gasteiza eroan dau Itzulpengintza eta Interpretaritza ikasketak egitera, eta amaitu orduko be praktikak egiteko aukerea izan dau: Quebecen izan zan urtebete, Montrealen, Renoko jardunaldietan Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuagaz, Galizan…eta oraingoan etxean berton egin beharko dau. Bertsolari jantzia, joan-etorrikoa, Eskolartekoan Bizkaiko bi txapel daukaz eta Euskal Herrikoan bigarren be izan da. Topaketan ez dau egingo bertsotan, besteak beste kanpoko gonbidatuentzako interpretaritza lanak bete behar dauzelako. Eta ez pentsau, bertsoak neurri, errima eta guzti eroango dauz hizkuntza batetik bestera, arima bakarraren belarritik belarrira. Eskatu deutsagun bertso sortea kasu. Fitxaje ona da Xabi, baita Bizkaierentzat be, abendutik aurrera bertsotan atal honetako kolaboratzaile izango da eta. Ia zelan dagozan hizkuntza horreek!

Iñaki Aurrekoetxea