Elliot Smith. Bihotz bakartia
Arrakastearen ondoren, zenbait urte pasauta, bere lekura, bere zirkuitora bueltau zan Elliot, bere izate naturalera. Aitatu behar dogun bigarren diskoa 'Figure 8' dogu, pop-folk doinuak biltzen dituana, bere nortasuna ezagutarazoten deuskun estiloa, betiko pop doinuak folkagaz maisutasunez buztartu izan ditualarik. Abestiak ederrak dira eta era berean ozpinak, hori bai, beti be diskurtso musikal propio baten jaube izan da eta argumentuz ondo jantzia. Elliot Smith-ek gitxik egiten daben moduan, sakon dominetan zituan pop klasikoaren egiturak eta moldaketak be, piano, soka zein kitarra elektrikoagaz egindakoak izan arren. Smith jn.aren gaitasunik handiena paisaje desbardinak irudikatzean datza, era erakargarri eta personal batean eginaz, tristezia eta poza dosi egokietan zerbiduten jakin dauen mutila, bihotz bakartia izan dauen mutila.
Gotzon Uribe
Pasa dan astean, AEBetako kantagintzeak emon dauen izenik interesgarrienetakoa beste mundu batera joan jakun. Elliot Smith kantarĂa hilda topau eben bere etxean 34 urte zituala. 1969an jaioa Nebraskako Omaha urian, bakarkako bost disko grabau ditu, kultozko musikaria eta gerora etorriko ziran hainbat kantarirentzat erreferentzia bilakatuz. Azken lana preparetan ebilen egunotan urte amaieran plazaratzeko asmoagaz, izan be, diskoak izenburua be baeukan: 'From A Basement On The Hill'.
Elliot Smith beti egon izan da eszena independientea dalakoan, halan da be 1997an arrakasta komertziala heldu jakon, hain zuzen 'Miss Misery' izeneko abestiagaz; berau Robie Williams aktore nagusi eukan 'Good Will Hunting' Gus Van Sant-en pelikulako soinu bandan azaltzen zan; abesti horregaz Elliot-ek Grammy sari bat irabazi eban.
Mutil lotsatia, bakartia eta era berean sekulako talentua eukana. Bere ibilbidean berebiziko garrantzia izan daben disko bi aitatu behar doguz, guztiz gomendagarriak. Bere diskorik arrakastatsuena 'XO' izan zan; bertan dago 'Miss Misery' kanta eta gogoan izan honen arrakasteari esker, Oscar sarietan Celine Dion-en ondoan joteko aukerea izan ebala, holako zenbait egoera deseroso sortarazoz mundu alternatibotik etorren mutil batentzat. Hortik aurrera, ez dau zineagaz ezelako loturarik gura izan. Lotsatia, serioa eta gaztetasun handiko kantarĂa, bere lekua eszena alternatiboa izan da beti, underground-a. Bere abestiak ederregiak eta hauskorregiak dira publiko zabal batek gozetako.