Musikea  II. urtea // 36. zenbakia - 2003ko urriaren 15a

Neil Young & Crazy Horse. 'Greendale'


Ingalaterrako hainbat musika kritikarik gogor kritikatu arren, Neil Youngen lan barria, nik esan behar dot Kanadako kantariaren beste disko zoragarri bat dala, istorio barri eta abesti hunkigarriekaz ondo betea.

Gotzon Uribe

Kanadako kantari handiaren lan barri bat dogu esku artean. Oraingoan, disko kontzeptuala egin dau, hain zuzen 'Greendale' deiturikoa, izen bereko irudimenezko herri baten inguruan oinarritutakoa. Esandako moduan, irudimenezko herria da, fikzinozkoa, Neil Youngek berak sortua eta bertako biztanleen inguruko hainbat istorio kontetan dituana. 'Greendale' diskoaz aparte, DVD formatuan eta baita pelikula moduan be plazaratu da. Gauzak holan dirala, hutsik egiteko arrisku barik esan geinke Young, gidoilari, zuzendari eta interprete moduan azaltzen jakula.

Disko barria hamar abestik osotzen dabe eta danak bere ohiko taldeagaz Crazy Horse taldegaz grabautakoak dira. Diskoaren iraupena 78 minutukoa da. Diskoan herri txiki bateko biztanleen arteko hartu-emonak kontetan ditu intimismoz beteak; momentu batzuetan, Neil Youngek ohiko dauen rock-a azaltzen da eta beste batzuetan, ostera, folk doinu lasaiagoak.