Oreka TX taldea Indian
Oreka TX taldearen historia laburra
1997an Harkaitz Martinez eta Igor Otxoak txalapartari bikotea osatu ebenetik, txalapartaren inguruko proiektu eta formazino ezbardinetan ibili dira.
Perkusinoko musika tresna honek lotura zuzena dauka euskal nortasun kulturalagaz eta, esangura horretan, antxinako txalapartan hausnartuz, Oreka Tx taldeak beste erritmo eta timbre batzuk landu ditu harria, metala eta bestelako materialak erabiliz, beti be, bide barrien bila; zeozelan, musika tresna hau gaurkotu egin dabe sonoridade harrigarriak lortuz.
Kepa Junkera trikitilariaren bandan sartzeaz batera, bilbotarraren zuzenekoaren ezaugarri oso berezi bihurtu ziran. Publikoa hipnotizaturik geratzen da musika tresna berezi honen misterio eta indarragaz.
Oreka TX taldeak proiektu diskografiko askotan parte hartu dau. Kepa Junkera, Phil Cunningham, Oskorri, Hevia edo Alisdair Fraser-ek txalapartaren maisu honeekaz behar egin dabe. Aitagarria, Nacho Duatoren koreografia baten Oreka Tx taldearen musikea dagoala oinarri-oinarrian.
Edozelan be, txalapartari honeen benetako abenturea 'Quercus Endorphina' diskoa grabetea izan zan. Keparen ekoizpen beharragaz batera, Glen Velez, Michel Bordeleau (La Bottine Souriante), Mikel Laboa, Ibon Koteron, Phil Cunningham eta Justin Vali lako artista handien kolaborazinoagaz.
Bizkaie!
Munduan zehar euskal musikea zabaltzen ibilten diran talde edo musikariak ez dira asko baina enbaxadore edo mezulari horreen artean Oreka TX txalapartari taldea be badago.
Europan, Amerikan eta Japoniako jaialdietan, txapalartearen doinuak ezagutarazoten ibili ostean, pasa dan irailaren 25etik urriaren 10era bitartean Indian egon dira Oreka TX taldeko Harkaitz eta Igor indiar musikariekaz kolaboretan. Lehenengo egunetan, Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa txalapartariak Sarat eskualdean ibili ziran Gugerat hegoaldeko musikariekaz kolaboretan.
Ondoren, Amedabad-era hurreratu ziran eta bertan zenbait kolaborazino egin ebezan; alde batetik, Darpana Indiako Arte Akademiagaz eta, bestetik, perkusinoko musika tresnakaz behar egiten dauen Janavak dantza tradizionalen taldeagaz.
KAP Produkzinoak Etxeak adierazo dauenez, bidaiaren helburua kultura eta musikari ezbardinen arteko kolaborazinoan eta hartu-emonetan aurrera pausuak emotea da.