Hegaluze-paparra, tomate gozo eta entsaladeagaz
Zelan Egin:
Hegaluze-paparra egosteko, lapiko bat jarriko dogu urez beteta eta uretan ipiniko doguz kipulea, porrua eta oliba orioa. Irakiten jarri eta prest dagoanean, bertan sartuko dugu hegaluzea; hiru bat minututan irakiten euki ondoren, bertan hotzitzen itxi behar da. Ondoren, paparrari laminak atarako deutsaguz eta gerorako erreserbau.
Tomate gozoa egiteko, tomatea zuritu, hazia kendu eta zentimetro erdiko dadotxuetan ebagiko dogu. Bien bitartean, kazola txiki batean azukrea jarriko dugu ur apur bategaz karamelua egiten. Prest dagoanean, karameluaren gainera tomate dadoak botako doguz eta jarraian oliba orioa; surtan euki tomatea eta karamelua desegin arte eta tomatearen ura ebaporau arte. Ondoren, hotzitzen itxi behar da.
Entsaladea preparetako, lehenengo pausua letxugea ondo garbitzea izango da, gero sikatu eta atzamarrak erabiliz, zati txikiak egingo doguz. Segiduan, entsalada osoa montetako dagoanean, bakotxak bere gustora, gatza, ozpina eta oliba orioa botako ditu.
Azken pausuan, jatekoa aurkezteko moduari erreparauko deutsagu, hau da, osogai guztiak prest daukaguzanean, era honetara ipiniko doguz platerean: lehenengo tomate gozoa, uztai baten laguntzinoagaz, holan entsaladea geruzaka ipinten joango gara. Esan bezela, tomatea jarriko dogu lehen geruza moduan; ondoren, hegaluze-paparra eta, azkenik, entsaladako letxuga zatiak. Gura izan ezkero, kipula txikituagaz hornidu geinke plater inguruan jaurtiz. On egin.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
San Fausto Jaietan bete-betean sartu gara eta udagoienak laster egingo dau hilabetea. Gauzak holan, jateko kontuei dagokienean, udako produktu bat atzeratu jakula esan behar da, atunzuria edo hegaluzea. Atzerapen horri esker, normalean baino beranduagora arte euki dogu hegaluzea erosteko aukerea. Aukerea alperrik galdu barik, hegaluze-paparra preparauko dogu, tomate gozo eta entsaladeagaz batera.
Horrezaz ganera, eguraldiak eta euriak asko lagundu ez arren, dendetan onddoak be erosi geinkez. Gure basoetan badaukagu bai mendiaz eta gastronomiaz gozetako aukerarik. Piper gorriak be ezin ahaztu, hor dozuez aukeran, erre eta jateko egokiak, baita poteetan sartu eta urte guztirako eukiteko be.
Gu goazen geurera, amantala jantzi eta sartu gaitezan ezkaratzean behar handia daukagu eta: hegaluze paparra preparetea da asmoa.
HEGALUZE-PAPARRA, TOMATE GOZO ETA ENTSALADEAGAZ
Osogaiak: (lau lagunentzako)
Hegaluze-paparra preparetako:
Hegaluze-paparra (500 gramo ingurukoa).
Kipula baten laurena.
Porru bat.
Oliba orio koilarakada bat.
Gatza
Tomate gozoa egiteko:
Entsaladako 4 tomate.
100 gr. azukre.
Oliba Orioa.
Entsaladea preparetako:
Uraza edo letxugea.
Oliba Orioa 0,4º
Sagar ozpina.
Gatza.