Antxina-barri  II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a

Soinekoa zuri, burua orlegi eta bihotzea sutan

Bizkaiaren eraketea


Edozelan be, hurrengo urteetan Nafarroako erresumak, barriro be indarra hartu eban, eta Bizkaiko jaunek, Gaztelakoen aldekoak izanda, euren eskuduntza edo konpetentziak galdu zituan. Euren lekua, Ladron sendikoek hartu eben, honeek ziralako Nafarroakoen aldekoak. Egoera hori ezan luzarorako izan eta XII. mendeko azken urteetan, barriro be Haro sendikoa zan Diego Lopezek bere agintea berreskuratu eban. Gainera, ez zan erdiko lurrakaz bakarrik geratu eta beste lur batzuk gehitu eutsozan orduko 'Bizkaia' zan lurraldeari; berbarako, 1212an, Gaztelako Alfonso VIII.ari Navas de Tolosan izandako gerran mairuen kontra emondako laguntzinoagaitik, Durangaldea irabazi eban, Bizkaiko lurrei gehituz. Urte batzuk geroago, antzeko bidea jarraitu eban Enkarterrik.

Bai Durangaldeak zein Enkarterrik, nahiz ta Bizkaiko zatia izan, ez zituen euren erakunde eta aginte moduak galdu. Holan jarraitu eben euren batzarrak egiten bai Gerediagan zein Avellanedan. Hemen esan geinke, oraindino gaur egun be ikusi eta bisitau geinkezala leku biak eta gaur egungo Bizkaiko Batzar Nagusiek be urtean behin leku horreetan bietan egiten ditue batzarrak.

Lanestosako herriak bide desbardina jarraitu eban eta 1287an sartu zan Harotarren agintepean Bizkaiko lurra izatera pasatuz.

Balmasedak barriz ez eban bide zuzena jarraitu: arinago Arabako Menako bailarako herriekaz bat eginda egoan eta Gaztelako erregeen agintepean urte batzuk emon eta gero, azkenean 1399an Bizkaiko lurra izatera pasau zan.

Orduñako kasua be berezia da: nahiz eta 1284tik Harotarren lurrak izan, berez lur hau ez zan Bizkaiko zati modura hartu 1284ra arte.

Hegoaldera jota, Orozkoko gunea aspalditik sartuta ba egoan be Bizkaiko lurretan, berez ez zan guztiz Bizkaia izan 1785. urtera arte.

Azkenik, Villaverde de Trucios (Turtzioz) herria dogu. Dakigunez, nahiz eta behin eta barriro eskatu, oraindino lur honeek, administratiboki behintzat, Bizkaiatik kanpo geratzen dira. Azken buruan, Laudio aldeko eremua geratzen jaku, inoiz Harotarren lurrak izan baziran be, azkenik Arabako zati modura geratu ziran.

Hauxe da ba, labur esanda, Bizkaiko lurrak jarraitu eben bidea, gaur egun Bizkaia modura ezagutzen dogun eremua eratu arte, ikusi dogunez, ia-ia XIX. mende aldera.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.


Gaurko artikuluan Bizkaiak, gaur egun batzen dituan lurrak batu arte ezagutu dauen prozesuaren gainean egingo dogu berba. Dana dala, historia horren barri emon baino arinago, kontuan izan behar dogu guk hurrengo lerroetan jarraiko ibilbide moduan azaltzen doguna ez zala benetan holan izan eta urteak aurrera joan ahala hainbat gorabehera izan zirala, besteak beste, hilketak, ikusi ezinak, gorrotoak, ezkontzak, hitzarmenak..., Bizkaiko lurrak batuz, gaur egun ezagutzen dogun Lurraldea eratu arte.

Gehienbat, baldintza bik izan dabe zerikusia azalduko dogun prozedura honetan: jauntxoen sendi desbardinek izandako indarra (gure kasuan gehienbat Harotarrak) eta sendi honeek Gaztelako sendiekaz izandako hartu-emonak.

Kokatu gaitezan XI. mendeko azken urteetan: Gaztelako Erregea zan Alfonso VI.ak politika erasokorra eroan eban bere agintean sasoi honetan, Iberiar Penintsulako hainbat lur bereganatuz. Bere helburuak betetako egindako hainbat ekintzatan Haroko sendikoa zan Iñigo Lopezek lagundu eutson. Antza danez, laguntza horren ordainean, Alfonsok, Bizkaiko 'Jauna' titulua emon eutson Iñigori eta holan agertzen jaku berau Bizkaiko lehenengo 'Jaun' modura.

Baina Iñigok ez eban titulua osorik bereganatu, gaur egun Bizkaia osotzen daben lur guztiak, zatia baino. Hau da, Bizkaia nuklearra deitzen dana. Edo beste modu batera esanda, 'Bizkaiko Bihotza' osotzen daben lurrak (gaur egun indarrean diran eskualdeen izenak aitatuz: Lea-Artibai, Busturialdea, Padura, Uribe Kosta eta Bilbo Ingurua). Gainera, Iñigoren agintea, Bizkaiko Jaun modura, bere oinordekoakana be luzatzeko aukerea egoan, gero, hurrengo belaunaldiek egin eben moduan.