Kulturea  II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileran parte hartzeko epea zabalik

Azken buruan, bideo lanak aurkezteko ondoko helbidera bialdu behar dozuez:

Euskal Zine eta Bideo Bilera
32 posta kutxatila
48280 Lekeitio.

Informazino gehiago jaso gura izan ezkero, Lekeitioko Bideo Bileraren web orrialdera jotea aukera ona izan daiteke: http://www.bideobilera.com

Era berean, antolatzaileakaz berba egin edo hartu-emonetan jarri gura izan ezkero, hona hemen telefono zenbaki eta helbideak: 94-684-1221 edo 655-740.295. E-mailez, barriz, info@bideobilera.com

Bizkaie!

Zinezaleon gozamenerako, urtero lez, martxan dago Euskal Zine eta Bideo Bilerea. Zemendiaren 20, 21 eta 22an izango dira proiekzinoak. Aurtengoa 26. edizinoa izango da eta Lekeitioko Bileran parte hartzeko epea zabalik dago; bideoak aurkeztuteko azken eguna urriaren 13a izango da. Gogoan izan, baldintza nagusiak lanak euskeraz egindakoak eta, iraupenari jagokonez, gehienez 30 minutukoak izatea dirana. Ganerakoan, parte hartzea zabalik dago bai amateurrentzat eta bai profesionalentzat, horreetan kategoria biotan banatzen da lehiaketea-eta. Lanak, barriz, sormenezko, dokumental edo argumentuzko arloetan banatuko dira. Lehiaketara aurkeztuten diran lanen arloa eta saila zehaztutea egileen ardurea izango da, batez be sortu daitekezan oker eta nahasteak ebitau gurean.

Sarien harian, esan beharra dago sormenezko, dokumental eta argumentuzko lan profesionalik onenek 610 euro eta “Zilarrezko Antzarra” eroango dabela eta aitaturiko arlo bakotxeko bigarrenek, ostera, 325 euroko sari bana. Amateurrek, barriz, profesionalentzat aitaturiko arloetan, lehenengoek 450 euro eta arestion esandako “Zilarrezko Antzarra” eta bigarrenek, barriz, 225 eurokoa. Gauzak holan, amateur eta profesionaletan sei sari nagusi izango dira, baina irabazle horreen guztien artean bat nabarmentzeko asmoagaz, aurten antolatzaileek sari berezi bat emotea erabagi dabe. Sari honek ez dau aparteko dirutzarik jasoko, baina bai, ostera, garaikurra eta Euskal Zine eta Bideo Bilerea egiten dabenen eskerrona.

Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileran ohikoa dan lez, film emonaldiez ganera bestelako ekintza osogarriak be izaten dira: berbaldiak, erakusketak, film edo dokumental berezien emonaldiak...

Emonaldiak Lekeitioko Ikusgarri Zine Aretoan eskainiko dira, urtero lez, urtean zehar egindako euskal ikus-entzunezkoen produkzinoa ikusteko gogoagaz hurreratuko diran zaleen gozamenerako. Azken edizinoetan jentearen erantzuna oso ona izan dala kontuan hartuta, antolatzaileek jente piloa espero dabe aurten be eta, emoten ez badau be, jentetza horrek arazoak eragin leikioz antolaketa taldeari. Igaz, emonaldi orduak gehitu egin behar izan ebezan aukeraturiko lan guztiak erakutsi ahal izateko eta, ganera, zine aretoa nahiko izan ez, txiki geratu eta kalean karpa bat jarri behar izan eben, ikusle guztiek bideoak ikusteko aukerea euki eien.