Musikea  II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a

Edwin Moses. 'Love Turns You Upside Down'. Siesta.


Aitagarria, Madrileko Siesta Disketxearen bigarren diskoa dala hau. Bide batez, gogoratu, EDWIN MOSES taldea urriaren 3an Bilboko Azkena aretoan izango dala zuzenean eta hurrengo egunean, urriaren 4ean, Iruñeko Las Caballerizas aretoan. Guztiz gomendagarria. Joateko aukerea izan ezkero, joan, eskertuko deustazue.

Gotzon Uribe

Terry Callier, Curtis Mayfield eta oro har soul musikea maite dabenentzako ezinbesteko diskoa da hau. Soul doinu suabe eta maitakorrenak jorratzen dituan taldea da Edwin Moses. Taldeak Isaac Hayes, Marvin Gaye edota Barry White moduko musikarien bidea jorratzen dau, taldekideen gaztetasunak emoten deutsen freskotasuna kantuetan islatuz. Elegantziaz jantzita datorren diskoa dogu eta funk doinu orkestratuak, pop alaia, sasoi bateko zinemearen soinu banden kutsua hartzen daben abestiak, dantzarako soul-a zein 'blackexplotation' edo baltzen pelikuletako musika fina topauko doguz. Benetako altxorra.

Diskoa nasai-nasai entzuten zagozala, ohikoak diran musika tresnez ganera, soka sekzinoa, txirulea, organoak edota tronpetak entzungo dozuz. Style Council, Jacksons, Archies edota Chic moduko taldeen zaleek badaukie hemen beste erreferentzia fresko bat. Seguru ez dirana damutuko.