Musikea  II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a

Noizpop: aro modernoen soinu banda


Audience gernikarren bigarren diskoa izango da eta Sonic Youth, Jon Spencer, Velvet Underground edo Nick Cave handiaren arteko sonoridadea buztartuz, zinema kutsua azaltzen dauen diskoa grabau dabe. Taldearen curriculumean 'Bilbo Hiria' pop-rock lehiaketan saria irabaztea daturik azpimarragarriena da, baina Radio 3-eko maketa lehiaketea be irabazi dabe. Benicassim-eko jaialdian parte hartu dabe eta joan dan maiatzean Bartzelonako Primavera Sound jaialdi erraldoian sekulako arrakastea izan eben.

'Second Handed' urriaren zortzian aurkeztuko da eguerdiko ordubatetan Bilboko Power Records disko dendan. Bertan taldeko zenbait partaidek pare bat kantu akustiko joko ditue. Urriaren erdialdetik aurrera, penintsula osoan zehar ibiliko dira diskoa aurkeztuten eta kontzertuak eskaintzen.

Artega, zeozelango larritasunagaz, gogotsu eta ikuspegi zabalagaz ekingo deutsat NoizPop proiektuari, oro har, kultura musikala bultzatzeko helburu argiagaz.

Gotzon Uribe.
Argazkiak: Iratxe Gallo.

Ba bai, zuetariko askok jakingo dozuen moduan NoizPop azpizigilua jarri barri dot martxan eta Bizkaie! Aldizkarian idazteko aukerea izanda, informazinoa eskatuz, beste edozeinek elkarrizketea egin beharrean, neure burua aurkeztutea erabagi dot.

Labur-zurrean, NoizPop azpizigiluaren ganeko jakingarriak emongo deutsuedaz. Urte batzuk badira musika munduan buru-belarri sartuta nabilela, komunikabide desbardinetan idatzizko kolaborazinoak egiten, Kafe Antzokiko prentsa bulegoaren ardureagaz, kontzertuak antolatzen..., oro har, musikea, kulturea bultzatzen. Aspalditik neukan buruan bueltaka disketxe bat martxan ipinteko ideia; kontuak kontu, momentua egokia zalakoan, Gaztelupeko Hotsak zigiluagaz tratua eginda aurrera egitea pentsau dot.

NoizPop azpizigilua euskal zigilu aurrerakoia, gaur arokoa eta geraezina izateko asmoagaz sortu dot, eta zeozelan arte adierazpide guztiei leku egiteko: musikea ez eze, literaturea, marrazkigintzea eta beste arte adierazpide batzuk kontuan hartzea da asmoa. Euskal merkatuan ekarpen fresko eta barritzailea egiteko jaio da eta, batez be, nazinoarteko proiekzinoagaz; gauzak holan dirala, euskal taldeak gure mugetatik kanpora atarateko eta kanpoko talde eta artistak berton lizentzietako eta editetako asmo garbiagaz jarri gara martxan.

Egia esan, abentura polita begitandu jatan hasieran, eta pausua emoteko momentua oraintxe dala pentsetan dot. NoizPop-en lehenengo erreferentzia Gernikako Audience taldearen bigarren diskoa izango da, “Second Handed” izenburuagaz argitaratuko dana. Ingelesez kantetan dauen taldea da, benetan interesgarria. Gernikarren musikea holako sosegu eta energiaz beteriko momentuen buztarketan oinarritzen da, eta kitarren doinuakaz batera, bibolinak, pianoa, 'steel guitar' kitarra berezia, tronpetak eta bestelako soinu tresnak azaltzen dira.

Diskoko kantuekaz batera, 'Over (on fire in a song) abestiaren bideoklipa be joango da eta beste hainbat bitxikeria be.

Audience taldearen lan barrian, euskeraz egindako kantu bat be agertuko da, 'Beste zeruaren azpian' izenekoa hain zuzen be.