Jan-edanak  II. urtea // 35. zenbakia - 2003ko urriaren 1a

Potxak almejakaz


Zelan egin:

Potxak aurtengoak badira eta oraindino fresko badagoz, ez dogu beratzen jarri beharrik aurreko egunetik.

Neurri egokiko kazola bat hartuko dogu, kontuan izanda osogai asko sartu beharko doguzana. Lehenengo, potxak botako doguz, eta ondoren, ortuariak eta urdaia; jakina, barazkiak garbi-garbi eta oso-osorik ipiniko doguz. Kazolea txorropean ipini eta osogai guztiak tapetan doguzanean, ganetik beste lau hazbete ipiniko doguz, uraren faltan geratu ez daiten. Dana dala, egosten dagoala ur gehiago behar dauela ikusi ezkero, apurka-apurka botaten joan beharko da. Sua emon aurretik, oliba-orioa botatea baino ez jaku faltako; gatza, barriz, apurka-apurka botatea komeni da.

Orduan, esan dogun moduan, surtan jarriko dogu kazolea. Irakin arte su bizian eukiko dogu, eta behin irakiten hasten danean, su motelean jarriko dogu bizpahiru ordutan eta, esan dogun moduan, zuhur ibiliko gara ur barik geratu eta dana erre ez daiten.

Potxak puntuan dagozanean, barazkiak kontu handiz atarako doguz eta hareen ur edo salda apur bategaz lagunduta irabiagailuagaz birrinduko dogu; hori egin ondoren, purea potxak doguzna lapikora bota. Holan, potxen saldea loditu egingo da eta ez dogu barazkien arrastorik topauko barrenean.

Azken buruan, almejak ganeratzea baino ez jaku faltako. Mahaira eroan eta zerbitzeko orduan ganeratu behar dira almejak. Ondorik, gatzez puntuan jarri eta jateko prest egongo da gure errezetea. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Hemen gara barriro be suetean, 'jolasteko' gogoz. Beti gauza barriak ikasteko prest. Gehienbat denporaldiko produktuak lantzen doguz eta ziur nago gaurko errezetea zuen gustukoa izango dana.

Udagoienean sartu gara oraintsu, eta oraindino giro hotzik ez dagoan arren, lapikokoa ondo sartuko jaku (batzuk uda sasoain be ez dabe lapikokoa baztertzen). Udako eta uda osteko lapikokoaren harian, potxa edo indaba barri zuria da izarra. Aurten, ganera, sano urte ona izan da eta indaba zuri barri ona dago. Aprobetxau daigun beraz aukera hau.

Beste barik, sartu gaitezan sukaldean eta preparau daigun oso ezaguna dan errezetea:

Potxak almejakaz

Osogaiak (4 lagunentzat)

- 400 gr. potxa edo indaba zuri.
- Kipula zuri bat.
- Azenario bi.
- Porru bat.
- Piper berde handi bat.
- 100 gr. urdai.
- 50 gr. oliba-orio.
- Ondo heldutako tomate bat.
- Almejak, pare bat dozena.
- Gatza.