Geugaz Jan
Gaurko honetan albistea izan dogu irakurgai; hurrengo atalean, barriz, bete-betean sartuko gara sukaldean plater eta kazola artean; ordura arte besarkada beroa nire partetik; on egin deizuela janak eta kalterik ez edanak,
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Kaixo lagunok! Hemen gagoz barriro be Bizkaiko aldizkari elektroniko honetan, hamabosteroko zereginean, gaurkoan Bizkaiko sukaldariei jagoken albiste bat emoteko. Dakizuenez, bolada honetan mobimentu handia dago sukaldari gazteen artean, eta beharbada batzuek gogoratuko dozue pasau dan urteko zemendian aurkeztu zala 'Geugaz Jan' Bizkaiko sukaldarien alkartea. 28 sukaldariz osotutako taldea da bera, eta bertara batutako sukaldariak, besteak beste, ondokoak dira:
Oskar Alberdi, Alberdi Jatetxea, Jose Miguel Olazabalaga, Andra Mari Jatetxea, Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxea, Ricardo Asua, Aretxondo Jatetxea, Mikel Barinagarrementeria, Arrikibar Jatetxea, Alexia Ballesteros Baserri Maitea Jatetxea, Alberto Velez, Club Nautiko Jatetxea, Jon Arrukua, Boliña Jatetxea, Javier Garcia, Boroa Jatetxea, Marco Bahón, El Chalet Jatetxea, Alberto Zuloaga, Club Ranero Denda, Alvaro Martínez, Cubita Kaia Jatetxea, Emilio González, Currito Jatetxea, Fernando Canales, Etxanobe Jatetxea, Aitor Elizegui, Gaminiz Jatetxea, Aitor Elola, Goizeko Kabi Jatetxea, Fernando Marina, Ibaigane Jatetxea, Josu Mendizabal, Mendizabal Jauregia Jatetxea, Juantxu Larruzea, Juantxu Jatetxea, Jose Ramón Ormaetxea, Katxi Jatetxea, Guillermo García, Lepanto Jatetxea, Iñaki Lasa, Metro Moyua Jatetxea, Valentin Fernández “titxu”, Nicolas Jatetxea, Karlos Kortabitarte, Oteiza Jatetxea, Victor Gómez “txomin”, La Pergola Jatetxea, Ricardo Perez, Jandiola Jatetxea, Juan Antonio Zaldua, Zaldua Jatetxea, Iñigo Ordorika, Zallo Barri Jatetxea, Joseba Arana, La Cuchara Jatetxea. Izen batzuk, ezagun-ezagunak, sarritan eurek preparautako jatekoakaz gozetako aukerea izan dogulako; sukaldari beteranoak batzuk, gazte-gazteak beste batzuk, baina geldiro-geldiro danak ezagutzen joango gara.
Bizkaikoaren ostean, 'Geugaz Jan' alkartearen aurkezpena maiatzaren 22an izango da Madrilen; jakina, gu geu bertan izango gara egun horretako aurkezpenean, hartu-emon interesgarriak bideratzeko eta kopa edo cocktail bat emoteko konbidautako guztiei.