Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia hasteko prest
Euskal Herriko produkzinoak
Azkenik, aitatzekoa da Zinemaldiak urtean-urtean euskal zinematografiari eskaintzen deutson egitarauaren barruan metraje handiko zazpi film ikusi ahal izango doguzala, bai eta Chillidaren lanaren ganeko ikus-entzunezko bat be. Ganera, Ama Lur Saria Antxon Ezeiza zuzendari donostiarrari emongo jako ekitaldi honetan.
José Julián Gakedanoren '‘Oraingoz izen gabe’', Angel Lertxundiren '‘Kareletik’', Juan Bautista Berasategiren 'Alhambrako giltza’, Juan José Elordiren '‘Olentzero, gabonetako ipuia'’, Milagros Baráren ‘Autopsia'’, Enrique Urbizuren ‘La vida mancha’ eta Julio Medemen ‘La pelota vasca, la piel contra la piedra’ dokumentala ikusi ahal izango doguz atal honetan. Metraje laburreko beste lan batzuk be pantailaratuko dira, berbarako Xabi Salaren '60 días' edo Kepa Sojoren 'Cuando puedas' lanak. Euskal Herriko Zinearen jardunaldietako erakargarritasunetariko bat, zalantza barik, 'Chillida. Retrato en casa (1983)' lana izango da.
Bizkaie!
Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia irailaren 18tik 27ra bitartean izango da; hilaren 4an egindako aurkezpen ofizialaren ostean, jaialdiaren programazino zabala preparetako lanak amaitutzat emon dira. Aurten atal ofizialean agiri-agirikoa izango da Europan produzidutako emonaldien kopuruaren garrantzia, bai eta etorkizun handiko zuzendari hasibarriei emondako protagonismoa be. Fernando Pérez zuzendariaren 'Suite Habana' dokumental espainiar-kubatarrak hasikerea eta Kevin Costner produktore ezagunaren 'Open Range' lanak amaierea emongo deutsie aurtengo ekitaldiari, hurranez hurran. Era berean, azpimarratu beharra dago epaimahai ofizialaren burua AEBko Chazz Palminteri idazle eta aktore ezaguna izango dala.
Zinemaldiaren zuzendariak, Mikel Olaziregik, egitarau osoaren barri emon eta argi itxi gura izan eban atal ofizialeko hamasei filmetarik hamabi Europan produzidutako pelikulak izango dirala. Aukeraketa horren garrantzia aitatzean, Olaziregik adierazo eban 'hori guztiori Europako zinea une honetan kementsu eta indartsu dabilelako baieztapenean oinarritzen dala'.
'Open Range amaierako luzemetraia eta 'El misterio Galíndez' filma izan ezik, ganerako hamalau pelikulak Urrezko Maskorra lortzeko lehian sartuko dira.
Era berean, egitarauan ikusitakoaren arioan, argi dago aurtengo ekitaldian etorkizun handiko zuzendari hasibarriei aparteko bultzadea emoteko asmo sendoa dagoana. Ildo honen barruan sartu beharra dago Magrebeko eremu geografikoari berenberegi emon jakon zikloa. Olaziregiren esanetan aurtengo ezustetariko bat Maroko, Aljeria eta Tunisiatik ekarritako 30 filmak izango dira.
Film ofizialak eta Europa
Zinemaldiko atal ofizialeko ezaugarri nagusietariko bat izango da Europako pelikulen zerrenda luzea.
Eta baieztapen hori ez da bape harritzekoa, atal ofizialeko metraje luzeko filmen jatorria kontuan hartzen badogu: Per Fly daniarraren '‘Arven'’ filma, Edgardo Cozarinsky-ren ‘Dans le rouge du couchant’ frantsesa, Peter Webber britainiarraren 'Girl with a pearl earring' filma, Alex van Warmerdam holandarraren 'Grim’ izenekoa, Jean Rivette frantsesaren ‘Histoire de Marie et Julien’, Dito Tsintsadze ‘Schussangst’ alemana eta Jan Schutte-ren 'Supertex' koprodukzino aleman-holandarra. Ganera, Iciar Bollaín-en 'Te doy mis ojos', Achero Mañas-en 'Noviembre' eta Cesc Gay-ren 'En la ciudad' film espainiarrak ikusi ahal izango dira. Era berean, Manuel Vázquez Montalbán idazle ezagunak Jesús Galíndez euskal politikariaren ganean idatzitako eleberrian oinarritariko azken filma ikusi ahal izango dogu, Herrero zuzendariak eginikoa.
Europaz kanpoko beste pelikula batzuk izango dira, esaterako Joel Schumacher-en 'Verónica Guerin’, Vicente Amorin brasildarraren ‘O caminho das nuvens’ filma, Fernando Pérez kubatarraren ‘Suite Habana’, Francisco Lombardi peruarraren ‘Ojos que no ven’, Bong Joon-ho korearraren ‘Memories of murder’ eta Tom MacCaarthy-ren ‘The station agent’ filma.
Beste alde batetik, Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall aktore ezagunek jasoko dabe aurten Donostia Saria. Hirurak izango dira Donostian saria jasoten: Isabelle Huppert-ek irailaren 20an jasoko dau, Sean Pen-ek hilaren 23an eta Robert Duvall-ek hilaren 26an.
Film zerrenda luze eta askotariko hau epaitzeko ardurea Chazz Palminterik zuzendutako epaimahai baten esku izango da; haregaz batera mahai horretako kideak ondoak izango dira: Héctor Babenco zuzendari argentinarra, Al Clark ekoizlea, Acacaio de Almeida argazki zuzendari portugesa, Hugh Hudson zuzendari britainiarra, Silvia Munt antzezle katalana eta Bulle Ogier antzezle frantsesa. Ikusten danez, zine munduan ibilbide luze eta oparoa izan daben profesionalak.
Beste zinemaldi batzuetako altxorrak Zabaltegin
Zabaltegi atalean beste zine-jaialdi batzuetako altxorrak eta zuzendari hasibarrien lanak ikusi ahal izango dira. Atal hau zinemaldiaren erakargarritasunik handienetariko bat da eta James Ivory-ren 'Le divorce' filmak emongo deutso hasikerea eta Zhang Yimou txinatarraren 'Ying Xiong (Hero)' pelikuleak amaierea.
Hamabi izango dira Ikusleen Saria eskuratzeko lehian jardungo daben filmak eta beste hamasei zuzendari barriei emon beharreko Altadis Sariko lehiakideak; sariok 30.000 euro eta 120.00 eurokoak dira, hurranez hurran.
Atal honetan lan latinoamerikar ugari ikusi ahal izango dira, baina deigarriena, beharbada, film irakiar baten emonaldia izango da; pelikula honen errodajea estadubatuarrak Iraken sartu baino hile bi lehenago amaitu zan. Zuzendaria Amer Alwan izan da eta izenburua 'Zaman, Ihietako gizona'.