Armozuaren garrantzia
Armozua egitea ez da 'zeozer' edo edozein gauza jatea
Armozuan ondorengo elikagaiak agertu beharko litzatekez:
- Esnekiak: esnea, yogurra edo gaztaia.
Talde honetako jatekoakaz, gehienbat proteinak, kaltzioa eta A ta B bitaminak hartuko doguz.
Ikerketa desbardinetan, gosaltzen daben personek oro har euren elikaduran kaltzio gehiago hartzen dabela ikusi da.
- Karbohidratoak: ogia, gailetak, zerealak.
Gogoratu elikadura orekatua izateko almidoia hartu beharko geunkela gehienbat.
Azukera apur bat be hartu geinke baina ez gehiegi. Azukeradun kakao edo zerealak hartu ezkero, komenigarria da esnekiei azukeeaitxiago botatea.
- Frutea: osorik edo ura eginda.
Elikagai honeek ura, bitaminak, mineralak, zuntza eta azukerak daukiez.
Fruta freskoak erabiltea osasungarriagoa da ontziratutakoak baino.
- Proteinak: urdaiazpikoa, arrautzak,….
Haziera prozesuan edota kirola egiten daben personen kasuan, proteina beharrizanak handiagoak dira eta kasu zehatz horreetan garrantzitsuagoa da armozuan be proteinak hartzea.
- Koipe apur bat: oliba-orioa (berbarako ogian bustita), gurina, margarinea, fruta siku koipetsuak.
Armozuan koipe gitxiago ala gehiago jatea egunean zehar normalean hartzen dogun koipe kopuruaren arabera egongo da.
Azken burukoa
Batzuetan, goizeko lehenengo orduan ez jakuz elikagai horreek guztiak sartuko beharbada eta zatika be hartu geinkez: jagi ostean lehenengo zatia eta hamaiketakoan bigarrena; era horretara, goiz osoan zehar odoleko glukosa maila egonkorragoari eustea errazagoa izango da.
Azkenik, gogoratu 'txutxeriakaz' kaloria hutsak baino ez doguzala hartuko gehienetan, hau da, kaloriak bai baina mantenugai interesgarri eta onuragarri gitxi.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrua.
Gaztetxuenentzako hasi da barriro be ikasturtea eta urte osoan zehar garrantzitsua bada be, esan leiteke bolada honetan apur bat gehiago arduratzen garala gure umeen jateko ohiturakaz eta jatekoak ikastetxeko ikastorduetarako dauen eraginagaz. Arlo honetan, oso garrantzitsua da armozua edo gosaria, baina ez umeentzat bakarrik, danontzat baino.
Armozuan gaueko baraua apurtu egiten dogu eta eguneko lehen orduetako ekintzetarako energia emoteko orduan berebizikoa da. Horrezaz ganera, gure burmuinaren funtzionamenturako, hau da, aktibidade intelektualaren garapen eta konzentrazinorako oso garrantzitsua da.
Zergaitik ez dogu patxadazko armozua egiten?
Gaur egungo arazo nagusienetakoa beti prisaz gabiltzala da: ohetik lehenago altxau gura ez eta gero fundamentuzko armozua hartzeko denporarik ez; zeozelan hori ebitetako sistema ona da aurreko gauean ohera joan aurretik armozua preparetako behar doguzan jateko eta tramankulu guztiak mahai gainean prest ixtea.
Danok be jesarrita eta patxadaz armozau beharko geunke eta, zer esanik ez, kasu honetan be helduok izan beharko geunke gaztetxuenen eredurik onena. Beharbada, gure ingurukoei ohitura osasuntsuak hartu dagiezan laguntzea gu geu be ohitura horreek geureganatzen animetako atxakia ona izan leiteke.
Egunean zehar hartzen doguzan kalorien % 25 hartu beharko geunkez armozuan. Atxakien artean, askok goizeko lehen orduetan goserik ez dabela adierazotea arrunta da baina jatordu desbardinetan gosea sentidutea ala ez ohitura kontua be bada, hau da, patxadazko armozua egiteko ohiturea geureganatzen dogun neurrian errazagoa izango da ordu horretan jateko gogoa sentidutea.
Armozu ona egin ezkero, eragin onuragarriak izango doguz:
1) Errazagoa izango da nutrizino egoera onari eustea.
2) Egunean zehar 4-5 biderrez jateak pisua kontroletan laguntzen deusku.
Armozu eskasa egin ezkero, sarritan gero ordu bitarteetan nutrizino aldetik hain interesgarriak ez diran elikagaiak jaten doguz eta elikagaiok gehienetan mantenugaiei begira desorekatuagoak izaten dira.
3) Odoleko kolesterol maila altua (hiperkolesterolemia) ebitauko dogu, elikagai interesgarriagoak jan eta gorputza hobeto erreguletea eragiten dauelako.
4) Goizeko errendimendu fisiko eta intelektuala hobea izango da.
Goizean gitxiegi jaten dogunean, gorputzeko insulina hormona mailea bajatu egiten da eta, ondorioz, kortisol eta katekolamina mailak gora doaz. Aitatutako hormona horreek sano garrantzitsuak dira gure portaeran.