Jan-edanak  II.urtea // 34. zenbakia - 2003ko irailaren 15a

Sagar berde eta albahaka granizatu edo izotz edaria


Zelan egin:

Ezer baino lehen, sagar berdeak zati-zati egingo doguz; zati txiki-txikiak egitea komenidu da. Ondoren, lapiko txiki batean ipini ura, azukerea eta sagar zatiak. Surtan irakiten ipiniko dogu guztia bost bat minutuz.

Jarraian, limoi erdiaren ura botako dogu lapiko barrura eta surtatik atarako dogu. Hotzitzen itxi behar da eta, bien bitartean, albahaka orriak garbituko doguz ur hotzetan.

Hasierako nahastea hotzitzen danean, albahaka orriak botako doguz barrura eta gustoa ondo hartu dagian egurrezko koliara bategaz buelta batzuk emon ondoren, irabiagailua erabiliz, guztia ondo txikitu behar da. Ondo txikitze prozesu hori oso garrantzitsua da gero granizatua edaten dogunean, albahaka arrastorik ez daigun topau.

Irabiagailuan ondo pasau ondoren, ontzi batean sartu eta hozkailuan eukiko dogu ondo izoztu arte.

Izoztuta dagoanean, hozkailutik atara eta sardexka baten laguntzinoagaz izotza karraskau behar da granizatua lortzeko. Hortik aurrera, edalontzietan sartzea eta apaingarri legez, albaka orritxu bat ipintea baino ez jaku faltako.

Granizatua bera bakarrik edo beste fruta batzuekaz batera hartu geinke, beti, be, bakotxaren gustoaren arabera. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Uda sasoiaren azken txanpan, aurtengo egun sargoritsuak joan jakuz antza baina oraindino be ondo sartuko jaku freskagarrien artean erregea dan izotz edari bat. Antzekoren bat gin dogu lehenago be baina hau berezia izango da, ikusiko dozue. Egarria kentzeko ezin hobea eta egiteko erraz-erraza.

Sagar berde eta albahaka granizatu edo izotz edaria

Osogaiak:

- Litro bat ur.
- 200 gramu azukera.
- Sagar berde bi.
- Limoi erdi baten ura.
- Hamabi albahaka orri.