Azkena Rock Festival 2003
Esan daigun, euskeraz kantetan daben euskal talde bi izango doguzala taula gainean, biak oso interesgarriak. Batetik, Petti beratarra talde osoagaz, Neil Young, Steve Earle edota Mark Laneganen estiloan maisutasunez dabilen bakarlaria eta zuzeneko sendoa azaltzen dauena. Bestetik, Zein? talde bilbotarra be izango da, lehenengo diskoa plazaratu dabe oraintsu eta euren musikan argi ikusten da rock electrikoaren eragina, izan be, kitarren tradizinoa lantzen dabe. Danetara, jaialdiak punk-rock doinuak batzen ditu eta baita tradizino countrya, folka eta sustraidun musikea aurkezten daben taldeak. Aukera parebakoa da zuzenean ikusi ez doguzan hainbait talde garrantzitsu ikusteko. Informazino gehiago behar izan ezkero:
http://www.azkenarockfestival.com
Gotzon Uribe
Azkena Rock Festival 2003 izenburupean aurkeztu deuskue datorren irailaren 12an eta 13ean Gasteizen egingo dan jaialdi erraldoia. Pasa dan aurtean Azkena aretoak jaialdi txikiago eta apalago bat antolatu eban; oraingoan, barriz, aurrerapausu handia emon dabe, bi egunetako jaialdia Mendizorrotza futbol zelaian egingo dalako. Eszenatoki erraldoi bi izango dira bertan eta handik mundu mailako talderik garrantzitsuenetarikoak pasauko dira.
Lehenengo egunean, Iggy Pop handiaren txandea izango da, baina ez da bakarrik agertuko, baizik eta The Stooges taldeagaz; historian lehen aldia izango da penintsulan joten dabena eta Europan programauta dituen kontzertu bietako bat Gasteizekoa izango da.
Bestalde, AEBetako Jayhawks taldea be bertan izango da, country, rock eta sustraidun musikea maite dabenentzat gaur egun ezinbesteko taldea; euren lan barria 'Rainy Day Music' aurkeztuko dabe. Birritan egon dira Bilboko Kafe Antzokian eta sekulako arrakastea lortu dabe.
Horrezaz ganera, Suediako The Soundtrack of our lives taldearen eskaintza be gogoan hartzekoa da. Sekulako arrakasteagaz dabilen taldea da eta grammy sarietarako hautagaien artean dago.
Klasikoetan klasiko, The Cramps taldeak bere zuzenekoa eskainiko dau. Azkenekoz orain urte piloa Donostiako polikiroldegian izan ziran, Euskal Herrian rock internazionalean emon izan dan kontzerturik gogoangarrienetakoa eskainiz.
Azkena Rock Festibaleko kartelagaz jarraituz, The Dictators eta Hellacopers taldeak be izango dira, punk-rock eta rock’n’roll zaleentzako ezinbesteko hitzordua. Azkenik, kartel buru sendo moduan, The Kinks taldeko Ray Davis izango dogu. Ingalaterrako musikeak emon dauen talderik garrantzitsu eta eraginkorrenetariko bat.
Gasteizeko aretoan izango diran beste talde batzuk The Hunches, The Horrors, The Hospitals, Ben Vaughn Combo, Barakaldoko Paniks taldea, Cracker, D Genaration taldeko buru izandako Jesse Malin bere taldeagaz, pop munduan maila gorenekoa dan Teenage Fanclub taldea, Kyuss taldeko John Garcia-ren talde barria, The Cherry Balance, Jason & The Nashville Allstars edo Fireballs of Freedom.