Kulturea  II. urtea // 32. zenbakia - 2003ko abuztuaren 15a

Euskal antzerki taldeak protagonista Tarregako Antzerki Ferian

Tarregako Nazinoarteko Antzerki Feriaren XXIII. Edizinoa (irailaren 10etik 14ra)


MarkeliƱek 'Punto Rabo' beharra aurkeztuko dau, komedia berezia hil osteko misterioen ganean eta, hori guztia, keinuen bitartez, ezelako berbarik barik. Irailaren 12an eta 13an izango da euren txandea.

Kukai eta Tanttaka taldeek alkarlanean preparau daben '1937, gogoaren bidezidorretatik' dantza ikuskizunak dantza tradizionala eta bideo irudiak buztartzen ditu eta gerra sasoiko umeen momentu gozo eta garratzak dakarz. Zuzendaria Mireia Gabilondo aktorea da eta, badaezpada, gogoratu irailaren 13an eta 14an izango dirala taula gainean.

Ados antzerki taldeak 'Las mujeres de verdad tienen curvas' beharra antzestuko dau. Umorea nagusi dala, Garbi Losadak zuzendutako beharrak etorkinen arazoak kontetan ditu Kubako emakume batzuen gorabeherak tarteko.

Bizkaiko Deabru Beltzak taldea euskal talde internazionalena dala esan daiteke, izan be, orain gitxi Kanadan egon dira Tarregan eskainiko daben lana erakusten: 'Les tambours de feu' izenekoa hain zuzen be. Zuzeneko musikea, efektu bereziak eta suziriak buztartuz, akelarre bizia egingo dabe irailaren 13an.

Hortzmuga antzerki taldeak 'Matraka' lan arrakastatsua aurkeztuko dau, gerrearen ganeko gogoeta egiteko gonbitea zeozelan esateko. Ibilgailu eta tramankulu bereziak erabiliz, gerrako gorabeherak antzeztuko ditue dantza eta gorputz espresinoaren bidez. Picassoren 'Guernica margolanaren bersino batek jantziko dau ikuskizuna irailaren 11n eta 12an.

Tarregako Feriako azken bi egunetan, irailaren 13an eta 14an, barriz, Trapu Zaharra taldea ibiliko da kalerik kale. 'Elvis joan hadi' antzezlanak gai serioa dakar baino umorez gainezka. Emazteari tratu txarrak emoteaz damututa dagoan gizon baten esperientzia jorratzen dau. Protagonisteak Santiago Bidea egitea erabagiten dau emaztearen maitasuna berreskuratu guran eta gurutze pisutsu bat lepoan hartuta egiten dau ibilbidea Elvis Presley legez jantzita.

Antzerkia maite dabenek galdu ezinezko aukerea beraz Tarregan irailaren 10etik 14ra bitartean. Antzezlan eta ikuskizunetarako sarrerak erosteko edota informazino gehiago gura izan ezkero, hona hemen Intreneteko helbidea:
http://www.firatarrega.com

Bizkaie!


Euskal ordezkaritza zabala izango da Tarregako Antzerki Ferian, izan be, Kataluiniako zita garrantzitsu horretan, kalean zein areto desbardinetan, nazinoarteko 107 konpainien beharrak ikusteko aukerea egongo da eta horreetatik sei euskal taldeen produkzinoak izango dira.

Laurogeigarren hamarkeadaren hasieratik, Comediants taldeak eta Kataluiniako Generalitateak antolatutako Tarregako Antzerki Ferian munduko leku askotako taldeek euren azken beharrak aurkeztuko ditue. Mundu zabaleko ordezkaritzeari jagokonez, pare bat aitatzearren, Frantziako Cie pied en sol taldeak 'Fabula ficta' beharra antzeztuko dau eta Errusiako Comic trust konpainiak, barriz, 'En plan Asterix'. Aukera zabala beraz bai txikientzat eta bai nagusientzat be.

Antzerki arloan urteko feria interesgarrienetakoa da taldeentzat ze, besteak beste, ehundaka programatzaile hurreratuko dira gustoko antzezlanen bila. Antzerki talde eta programatzaileen topaleku izaten da Tarrega iraileko bost egunetan eta XXIII. edizino honetan antzerki taldeek erakusmahaiak be jarriko ditue.

Esandako moduan, sei euskal taldek hartuko dabe parte Tarregako Ferian eta aurkeztuko dituen lanak nahiko barriak izan arren, gure artean behintzat oso ezagunak dira.