Jan-edanak  II. urtea // 32. zenbakia - 2003ko abuztuaren 15a

EAEko ardaoak


EAEko ardaoak munduan:

Kontuan izan behar dogu, azken hamarkadan, ardaoaren kontsumoa ez dala asko aldatu (220 miloe hektolitro) baina bolumenean aldaketarik igarri ez bada be, kalidadezko ardaoen kontsumoan gorabehera handiak egon dira. Gaur egun, gero eta mahaiko ardao gitxiago edaten da baina kalidadezko ardao gehiago edaten da (kalidadezko ardaoak Jatorri Deiturako ardaoak izaten dira).

Aitatutako aldaketa horreek gehien igarri dituenak ardao asko produziduten daben herrialdeak izan dira: Frantziak (munduan ardao gehien produziduten dauen herrialdea), Italia (2. produktorea) eta Espainia (3. produktorea).

Kontuak kontu, herrialde horreei zuhur ibiltea komeni jake, besteak beste, mahaiko ardao asko egiten dabelako eta mundu barriko herrialdeak (Txile, Argentina, Ameriketako Estadu Batuak, Australia...) oso gogor sartu diralako Europako merkatuan prezio bajuakaz kalidade onari eutsiz. Adibide moduan, oraintsura arte Erresuma Batuan gehien edaten ziran ardaoak Frantziakoak ziran; gaur egun, barriz, Australiarrak dira gehien edaten diranak eta Frantziako ardao preziatuak sailkapeneko bigarren lekura joan dira.

Azken buruan, EAEko ardaoen kasuan, nazinoarteko merkatuaren % 25 hartzen dabe. Nire ustez, holan jarraitu behar dogu, kalidade handiko ardaoak egiten eta prezio lehiakorrak jarriz. Azken finean, ardaoaren kontsumoak behera egin arren, bezeroek kalidadea eskatzen dabe eta horri eustea da giltza.

Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.

Egun sargoritsu honeetan jaso dodan txosten baten ganean idatziko deutsuet. Datuak EAEkoak bakarrik dira baina ideia bat hartu geinke Euskal Herrian ardaogintzeak ekonomiaren aldetik dauen garrantziari dagokionean. Txosten honetan datu interesgarriak agertzen dira eta nire ustez askotan ez gara konturatzen ardaoak emoten dituan diru sarrerak; azken finean, upeldegiak enpresak dira eta enpresa guztien antzean, ondo joateko diru kontuetan be ondo joatea komenidu da.

Oro har, EAEko mahatsondoen landaketea eta ardaoaren produkzinoa, kalidadezko mailatan sailkatu geinke. EAEn 3 Jatorri Deitura dagoz (Bizkaiko Txakolina, Getariko Txakolina eta Arabako Txakolina) eta Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuaren barruan, Arabar Errioxa Azpigunea be ezin ahaztu. Danetara, 12.750 mahasti doguz landatuta eta horreetatik 12.378 Arabar Errioxan.

Duda barik, ardaoak garrantzi handia dauka EAEko nekazaritzan; Euskadin pasa dan urtean 85 miloe botila produzidu ziran eta diru sarreretan espainiar estaduko 5. produktore handiena da.

Kontuan hartu behar dugu, 1992. urtean 45 miloe botila baino ez zirala produzidu eta, beraz, 10 urteko epean ia bikoiztu egin da datua. Ardaoaren % 25 atzerrira bialtzen da.

Arabar Errioxan, ardaogintzeak indar handia dauka eta esan behar da monokultiboa dala nagusi. Lurralde honek 10.000 biztanle ditu eta horreetatik 1.900 biztanle inguru mahastizaintzan edo ardaoagaz lotutako bestelako beharretan dabilz. Danetara, 120 upeldegi dagoz (ardaoa tarteka-marteka egiten dabenak be kontuan hartuta) eta horreen fakturazinoa pasa dan urtean 320 miloe eurokoa izan zan.

Edozelan be, ardao gehien egiten dauena eta diru sarrera gehien dauen lurraldea Arabar Errioxa izan arren, badagoz EAEn beste ardao produktore batzuk. Txakolingileak be polito dabilz beharrean; jakina, asko be gitxiago produziduten dabe baina geldiro-geldiro badoaz produkzinoa eta fakturazino mailak hobetzen.