Manuel Iradier: euskal esploratzailea
Gasteizera bueltau eta erabat ahulduta egoan 'La exploradora' alkartea barriro indartzeaz aparte, beste esplorazino baterako etxeko diruak batzen hasi zan Iradier. Bigarren bidaia honetako asmoa, Espainiak Ginea aldean zituan lur guztiak zeharkatzea zan. Dirua lortu eta barriro Gineara heldu zanean, lau hilebete baino ez zituan emon bertan; kalentureak jota, barriro Gasteiz aldera bueltau behar izan zan. Halan da guztiz be, lau hilebete horreetan, 101 akordu edo hitzarmen izenpetu zituan bertako taldetako nagusiekaz. Sinautako akordioek 14.000 kilometro koadroko esparrua hartzen eben.
Iradierrek ez eban Afrikara barriro joateko asmorik agertu. Batez be, kantsauta egoan, bere inguruan Afrikaren ganean ez ebalako interes handirik ikusten. Azkenean, 1911an hil zan Gasteizen nahiko lur jota, ikusiz gitxi batzuk baino ez ebela berak egindakoaren barri.
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria
Garagarrila. Beroa, oporraldia. Askok bidaiatzeko erabilten daben aroa. Gero eta jente gehiagok erabilten ditu oporrak etxea itxi eta mundu zabalean zehar ibilteko. Artikulu honetan, euskal bidaiari baten barri emongo dogu: Manuel Iradier Bulfy, gure esploratzailerik ezagunena beharbada.
Manuel Iraider Gasteizen jaio zan, 1854ko garagarrilaren 6an. Aita-amak gazte galdu eta bere lehenengo urteak Mundakan emon zituan, osaba-izekoen etxean. Gazte zala, Gasteizera bueltau eta berehala sortu jakon bidaiatzeko zaletasuna. Sarri joaten zan Gasteizeko lizeo eta kultur inguruetara bidaien gainean mintzaldiak emon eta beste kide batzuekaz eztabaidatzera. Sasoi horretan, Europan osoan zehar zabal ziran Afrika aldean esplorazinoak egiteko ideiak eta Manuelek berak be hegoaldeko hemisferioan zituan begiak ipinita.
Antzeko ideiak zituen beste gasteiztar batzuekaz, 'bidaiak eta esplorazinoak' helburuagaz alkartea sortzea erabagi eban: 'La joven exploradora'. Gero alkarteak izena aldatu eta 'La exploradora' izena hartu eban. Alkarteko lehendakari, zelan ez orduan 15 urte baino ez zituan Manuel Iradier gaztea jarri eben. Bidaia nagusietan pentseteaz aparte, alkarte honetako kideak asteroko ibilaldiak egiten zituen, baina ez edozelakoak, 50 kilometrokoak baino.
Halan ba, Iradierrek baeukan jarraitzaile taldea, baina printzipala falta eban: benetako esplorazinoa egitea. Bere asmoa Afrika hegoaldetik iparraldera zeharkatzea zan eta Henry Morton Stanley esploratzaile ospetsua Gasteizen zala bere ideia aukeztu eutson. Stanley harrituta geratu zan, Gasteiz moduko uri txiki batean Iradier moduko pertsonaia topeteaz baina bere esperientzian oinarrituz, ideia ez zala bideragarria argitu eutson Iradierri: inork ez eutson dirurik emongo, hain luzea zan bidaia baterako eta gitxiago bera moduko gazte batek gidatu ezkero. Iradierrek ba, eretxia aldatu eta Stanleyren iradokizunak onartu eta orduan Espainikoa zan Ginea aldean bere lehen bidaia hastea erabagi eban. Helburua argi egoan. Irakurri eta entzundakoak eta bere trebezia esploradore moduan, Afrikan bertan ikustea.
1874ean, bere emaztea, Isabel Urkiola eta honen ahizta Teresa, lehenengoa 20 urtekoa eta bigarrena 18koa hartu eta Gineako Fernando Poo portura abiatu zan gasteiztarra. Esplorazino bi egin zituan, danetara 834 egunean zehar 1876 kilometro eginaz. Bertan hil zan baita bere alaba Isabel be, hilebete batzuk arinago jaiotakoa.
Esplorazino honetan, Munien eskualdea zeharkatu eban, Pamuak deituriko bertokoekaz hartu-emonetan jarriz. Hainbat bider ikusi eban, batez be, bere bizia arriskuan Iradierrek. Esate baterako behin oinez joiazala, bufaloa ikusi eben eta Iradierrek hartu eta tiroz hil eban. Orduan bertokoak, galarazota egoala eta Iradier eta bere lagunak epaitu zituen. Azkenenan Iraider libre itxi eben.