Jan-edanak  II. urtea // 33. zenbakia - 2003ko irailaren 1a

Bildots kikiloi edo moileja sueztituak idiazabal gaztai laminakaz


Zelan egin:

Lehenengo eta behin, moilejen gainean egoten dan tela fina kenduko dogu eta ur oso hotzetan sartu behar dira odol arrasto guztiak garbitzeko. Ondoren, dadotxuetan ebagi. Garbi eta zati-zati eginda daukaguzanean, hurrengo pausua galdostea edo uretan erretea izango da, hau da, irakiten dagoan uretan sartu-atara bat egingo deutsegu moilejei 30 bat segundutan. Urari gatz apur bat botatea egokia da gatz puntua apurka-apurka hartzen joan daitezan. Hortik aurrera, uretatik atara eta gatza eta piperrautsagaz ipiniko doguz.

Jarraian ogi birrindua bota gainetik eta gainerre egingo doguz bero-bero eukiko dogun laban sarturik; hortxe eukiko dogu hiruzpalau minututan.

Gainerretan dagozan bitartean, aizto bategaz Idiazabal gaztaiaren laminak atarako doguz moilejen gainean jartzeko.

Amaitzeko, almendrak preparauko doguz. Laban tostau bost minutuz 160 gradutan eta laminatxuak egin ondoren, moilejen gainetik botatea baino ez jaku faltako plater erakargarri hau amaitzeko. On Egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Kaixo irakurleok, oraingo honetan, barruki bat landuko dogu, kikiloi edo moilejak hain zuzen be. Honeek animalia txikietan sortzen dira bakarrik, edo zehatzago esateko animalia oso gazteek baino ez ditue izaten moilejak. Zergaitia oso erraza da: glandula horreen funtzinoa edo egitekoa hurrengoa da, amaren esnea digeritzea erraztea. Beraz, amaren esnea hartzeari ixten deutsonean animalia gazteak, ondoren desagertu egiten dira glandula horreek. Orduan badakigu moilejak animalia jaiobarrietan egoten dirala, berbarako txahal edo eta bildotsetan. Gehienbat, animalia horreen moilejak erabilten dira era honetako errezetak egiteko. Guk bildotsaren moilejak erabiliko doguz. Kontu gehiago barik, amantala jantzi eta suetean sartuko gara.

Bildots kikiloi edo moileja sueztituak idiazabal gaztai laminakaz>

Osogaiak:

- Kilo bat bildots moilejak.
- Bost berakatz buru.
- 30 gr. ogi birrindua.
- 50 gr. Idiazabal gaztaia.
- 50 gr. almendrak laminatan .
- Piperrauts zuria.