Zinea  II. urtea // 31. zenbakia - 2003ko abuztuaren 1a

Schwarzenegger-ek 'Terminator 3' aurkeztu dau Madrilen

Filma garagarrilaren 30ean aurkeztu da Hego Euskal Herrian


Ekintza-zinea beti

Edadea gorabehera, izar honek oraindino be ez dau pentsau ekintza-filmak alde batera lagatea. Beraren esanetan, 'bizitzearen lehenengo zatian ekintza-zine asko be asko egin dot eta bigarren honetan ekintza-filmak egiten jarraituko dodalakoa daukat'. Horretarako, beharbada, entrenamentu saio gogorrak egin beharko ditu; izan be, pelikula hau antzeztu ahal izateko, gimnasiora joan behar izan eban, koipea kendu eta giharrak sendotzeko; gauzak holan dirala, bigarren emonaldian eukan itxura bera pantailaratu ahal izan dau. Beste batzuek, ostera, bertsino hau ezeztau eta filmean agertuko jakun fisiko ikusgarri horri makina bat ikutu digital emon behar izan deutsiela jakinarazo deuskue.

Schwarzenegger-ek be aitatu eban 'Conan' edo 'Terminator'-en moduko film honeek beste pelikula batzuk egiteko inspirazino-iturria izan dirala, ordura arte inork kontuan hartzen ez ebalako mueta honetako generoa. Orain, barriz, ekintza-zinea modu serioan hartu eta txartel leihatilako emoitzak ezin hobeak dirala esan deusku.

Eta egian esan, halan izango da, Schwarzenegger-ek 30 miloe dolar kobrau ditualako film hau antzeztea onartzeagaitik. Pelikuleak, danetara, 170 miloe dolalerreko aurrekontua izan dau eta zuzendaritza lanetan Jonathan Mostow-ek jardun dau, James Cameroni txandea hartuz.

Halandaze, argi dago 'Terminator' uda honetako filmik ikusiena izango dana, ikusleek AEBn eta Japonian egindako harrera jentetsua kontuan hartzen badogu. Baina ez larritu, pantailan luzaro iraungo dau-eta.

Joseba Terreros


Arnold Schwarzenegger ostera be ikusiko dogu pantaila handietan Terminator antzezten; beraren esanetan, pertsonaia hau 'onetan onena eta zitaletan zitalena izan daiteke eta sekula amorerik emoten ez dabenen ikurra da'.

Austriako jatorria baina Estadu Batuetako bihotza dauen Schwarzenegger garagarrilaren 16an izan zan Madrilen, 'Terminator 3' aurkezteko lanetan. Argazkilarien flashei irribarretsu eutsi ostean, Schwarzenegger-ek prentsagaz egin eban berba, bizimodua aldatu eragin eutson pertsonaia honen garrantziaren ganean: 'Terminator antzeztu neban lehenengoan, 1985ean, izar bihurtu nintzan, bigarrenean superrizarra izatea lortu neban eta oraingoan askoz be gauza handiagoa izango dalakoa daukat.'

Ardura handiko antzezpena

'Ez da bape erraza Terminator-en azalean sartzea, makina eta gizaki baten arteko lerro mehe baten arabera jarduten dauelako. Izakerea dauen makinea da, ez dau sentimenturik adierazoten baina bai umore zantzu batzuk. Pertsonaia honek inoz ez dau barrerik egiten, baina, aldi berean, sekula amore emoten ez daben personen ikurra da; azken ezaugarri hori, zorionez, neure-neurea dot. Ganera, jagole fina da, hamentxe dago gizateria salbau guran. Film honeek modu askotan interpretau geinkez, Terminator onetan onena edo zitaletan zitalena izan daitekelako.'

Guztiagaz be, Schwarzenegger-ek 56 urte bete ditu garagarrilaren azken astean eta edade hori ez da mundua makinetatik edo izurrietatik salbetako egokiena. Pelikula honen kasuan, azken judiziorako eguna aspaldi igaro dan arren, Lurrera makina hiltzaile barria helduko da, etorkizunean makinen aurkako erresistentzian jardungo daben gazte guztiak garbitzeko. Terminator, aurreko edizinoan legez, gizateriari laguntzen etorriko da; era berean, aitatzekoa da pelikuleak oso amaiera edegia sakarrela, produktoreak honezkero laugarren emonaldian pentsetan hasi diralako seinale argia.