Jan-edanak  II. urtea // 31. zenbakia - 2003ko abuztuaren 1a

Limoi tarta


Limoi tartea

Osogaiak (6 lagunentzat)

- 80 gr. limoi ura.
- 110 gr. azukera.
- Bi arrautza.
- 200 gr. gurina.
- 5 gr. maizena, ur hotzetan nahastua.

Zelan egin:

Kazola batean jarriko doguz limoi ura eta gurina desegiten su oso bajuan. Beste alde batetik, azukerea eta arrautzak oso ondo irabiauko doguz eta ostean nahaste biak kazolan alkartu eta nahaste osoa irakiten ipini behar da. Ordurako, maizena edo arto fekulea uretan nahastauta euki. Nahastea irakiten dagoala gaineratuko deutsagu maizena eta apur batean irakiten ixtea komenidu da maizenak bere efektua egin eta nahastea loditu daiten. Amaitzeko, nahastea hotzitzen itxi barik, pasta basearen gainean botako dogu. Gero, hotzitzen ixtea baino ez jaku geratuko eta jateko prest egongo da. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Udea aurrera doa eta egun sargoritsuak arintzeko jateko fresko-freskoak preparetan ahalegintzen gara. Akaso gehiegikeriak egiten doguz izozki eta granizatuakaz eta ahaztu egiten gara badagozala beste mahaiburuko gozo batzuk, beharbada gozoegiak baina udarako oso aproposak: hor dagoz tarta eta pastel freskagarriak. Izozkiak ondo baino hobeto sartzen jakuz denpora beroagaz baina ondoren, egarri sentsazinoa handiagoa izaten da. Horregaitik hartzen ditue edateko beroak egarria kentzeko munduko hainbat lekutan; berbarako Marokon 'marokoar whiskya' hartzen dabe horretarako; teagaz eta menteagaz egindako infusinoa da eta oso bero hartu behar da egarria kentzeko. Zergaitik dira onak edateko beroak egarria kentzeko? Era horretako edariak edanda, marokiarrek gorputza bero-bero izaten dabe eta kanpoko tenperaturegaz ez dago horrenbesteko kontrasterik. Zorakeria iruditzen bajaku be, horregaitik esaten da ur epelak egarria asetzen dauela.

Edozelan be, edateko beroak bazterrean itxi eta oraingo honetan tarta freskagarri bat preparauko dogu, Limoi Pastela hain zuzen be. Osogai nagusiak 'pasta quebrada' izeneko basea eta limoi kremea izango dira. Baserako erabiliko dogun hori guk geuk be egin geinke baina erosoena eginda erostea izango da.