Jan-edanak  II. urtea // 31. zenbakia - 2003ko abuztuaren 1a

Ardaoaren tenperatura egokia


Ardao bakotxaren tenperatura egokia:

. Ardao zuri freskoak: 8-10 gradu bitartean.
. Apardunak (Cavak eta Champagneak): 6º-8º gradu bitartean.
. Ardao gozoak: 6-8º gradu bitartean.
. Zuri ondu eta barrikan hartziduratuak: 11-13º gradu bitartean.
. Ardao gorriak: 10-12º gradu bitartean.
. Urteko ardao baltzak: 12-14º gradu bitartean.
. Ardao baltz onduak: 16-18º gradu bitartean.

Azken burukoa

Ez ahaztu beraz; uda honetan, etxean edo jatetxean ardao zuria, gorria edo aparduna edaten dozuenean, lotsarik barik eskatu izotzontzia ardaoa tenperatura egokian mantentzeko. Jatetxeko giroaren tenperaturea altua bada, urteko ardao baltza be sartu izotzontzian, izotz gitxigaz hori bai; ardao onduak 16-18º gradu bitartean edan behar diranez, sartu ardao horreek izotzontzian baina izotzik barik, uragaz bakarrik ze normalean, iturriko ura tenperatura horretan etorten da.

Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra

Konturatu be egin barik, uda sasoian bete-betean gagoz eta gehienak oporretan eta besteak oporren zain dagoz-gagoz. Tenperaturen aldetik, egun sargoritsuak izan genduzan bagilaren amaieran eta garagarrilean eta holakoetan egarria asetzeko normalean baino likido gehiago hartzen dogu. Jateko eta edatekoetan gehiegikeriak egiten doguz beharbada. Uda sasoian garagardaoa da izarra baina ardaoa be uste baino gehiago edaten da, azken ikerketen arabera, etxean baino gehiago, kalean. Edozelan be, gaur ardaoa zelako tenperaturan edatea komenidu dan azalduko deutsuet. Aholku nagusia ondokoa da: ardaorik ez edan inoiz 18 edo 19 gradutik gora, batez be, alkohola lurrundu eta aroma guztiak edo gehienak galdu daitekezalako

Ardaoa zelan hotzitu

Ardaoa hotzitzeko metodorik onena eta gomendagarriena izotz-ontzia erabiltea da, urez bete eta izotz-harri batzuk barrura botata. Beste aukera bat ardaoa hozkailuan gordetea izango litzateke baina nik ez deutsuet modu hau gomendatzen. Alde batetik, ez dalako izotzontzian baino arinago hotzituko eta, bestetik, botilea bera be asko hotzituko danez, tenperaturearen desoreka handia egongo dalako botilearen kristalagaz kontaktuan dagoan ardaoaren eta botila erdiko ardaoaren artean eta horrek kaltetu egiten dau ardaoaren kalidadea. Horrezaz ganera, botilea hozkailuan ahaztuta ixtea sarri pasetan dan kontua da eta konturatzen garenerako, botilea zati-zati eginda topau geinke eta ardaoa alperrik galduta.

Izotzontzia altua izango da, botilearen leporainokoa eta urez eta izotzez bete behar da. Izotz kantidadea ardaoa edango dogun tenperaturaren edo giroaren tenperaturaren araberakoa izango da.

Bestalde, badagoz merkatuan buztinezko ontziak be. Danok dakigun legez, buztinak behin tenperatura bat hartzen dauenean, tenperatura hori mantentzen dau.

Ohial termikoak be erabili zeinkiez; honeek hozkailuan ixten dira tenperaturea hartu arte eta gero botilea inguratzen da barrukoa hotzitzeko. Aitatutako elementu honeek onak dira baina arazoa argia da: baten bakarrik erabiltekoak dira. Horrexegaitik, nire gomendioa izotzontzia da.