Antxina-barri  II. urtea // 30. zenbakia - 2003ko garagarrilaren 15a

Jesus Insausti 'Uzturre': abertzale baten burrukea


Gerrea irabazterik ez egoan eta gudariak atzeraka joan ziran Kantabriako SantoƱako portura arte, handik gero Iparralderantz edo Kataluiniarantz joateko asmoz. Italiarrakaz tratua egin baina honeek ez eben bete eta, azkenean, gudari gehienak SantoƱako kartzelan sartu zituen. Gauzak larri egon arren, oraindino larriago jarri ziran, italiarrak euren lekua frankistei itxi eutsenean.

Uzturreri hamabi urteko zigorra ezarri eutsien. Gero Kadizeko Puerto de Santa Mariara eroan eben eta handik Sevillara, 1941ean libre itxi eben arte. Orduan Bilbo aldera joatea erabagi eban.

1943an barriro Bilbotik Madrilera joan zan. Espainiako uriburuan, Ajuriagerra burukidearen aginduz, 'servicios' izeneko euskal espioitzako zerbitzuan sartu zan. Baina barriro be atrapau eta kartzelan sartu eben. Hainbat kartzelatan egon eta gero bere emazteak, Pruden Ibarguenek preparautako planari esker, kotxez alde egin eta Donostian hilebete izkutuan egon eta gero, azkenean Parisera heldu zan Jesus Insausti.

Betidanik ELAkidea izanda, Gregorio Ruiz Erzilla 'Gogorra' agintariaren eskutik, Jesus Insausti sindikatu abertzalearen kanpo arazo eta prentsaz arduratu zan. Emoitza ederrak lortu zituan Uzturrek euskal sindikatuarentzat, batez be, Nazinoarteko Sindikatuen Erakundean egindako beharragaz.

1980an, Franco hil eta handik bost urtera, barriro Bilbora bueltau zan abertzale tolosarra. Europako sindikalgintzan egindako lan aitagarria alde batera itxi ba eban be, ez ziran hemen Uzturreren kontuak amaitu. EAJko gidaritzako lehendakari aukeratu eben. Momentu gogorrak bizi zituan alderdi politiko horrek eta Uzturrek hur-hurretik ikusi behar izan eban alderdian sortutako tirabiren ondoriozko banaketea.

Politika mundua guztiz itxi barik, Sabino Arana Kultur Elkargoko Lehendakaritzan emon zituan bere azken urteak. Elkargoan egindako lan guztietatik maiteena, Arteako herrian zabaldutako Abertzaletasunaren Agiritegia zan Uzturrerentzat. Bertan batutako hainbat eta hainbat papel eta gauzek, abertzaletasun ideien iraunkortasuna bermatzen eben eta berrogei urtean zehar batzuk Euskal Herriko lurretik ezabatzen ahalegindu ziren ideiak, agiritegian gordeleku ebela ulertu eban tolosarrak. Hainbat eta hainbat euskaldunen bizitza eta lana betirako babestuta geratu zan Artean. Uzturrek berak esandakoari jarraituz, bere bizitza eta belaunaldi osoarena ez zan inondik inora ahaztu behar.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.

1993ko garagarrilaren 18an, orain dala 10 urte hil zan Bilbon Jesus Insausti Urkirizar, Uzturre ezizenagaz ezagunagoa. Onaindia abadeak, Irujoren hileta eleizkizunean esan eban moduan, gizon batzuk belaunaldi osoa justifiketan dabe eta horixe bera esan geinke Uzturreren ganean be. Kazetaritzan, batez be euskeraz, politikagintzan eta sindikalgintzan, herri honen alde egindako apustua argi ixten deusku.

Jaiotzez Tolosarra, gazte hasi jakon Uzturreri euskal kultureagazko zaletasuna, Insaustitarrak etxean eben sagardotegian hain zuzen be, bertara joiazan bertsolariak entzunaz.

Ikasketak amaitu eta gero, kazetaritzarako pausuak emon zituan Jesus gazteak. Donostian sasoi haretan argitaratzen zan El Dia egunkari abertzalean bota zituan bere lehenengo idazkiak, gehienak euskeraz. Ordutik jatorko hain zuzen be Uzturre ezizena: lehenengo artikulua idatzi eta ez ekian zelan izenpetu, beraz maisu eban Gervasio Iruarrizaga abadeak esan eutson: zergatik ez dozu erabilten Tolosarrok hain maite dozuen Uzturre mendi horren izena?. Egunkarian emoten zituan barriak, Tolosakoak bertakoak edota ingurukoak ziran, baina Tolosako alkatea zanaren kontrako artikulua idatzi eta Ondarretako kartzelan amaitu eban Insaustik.

Ordurako, hau da, 1934. urterako lau urte eroiazan Jesus Insaustik EAJko kide izaten. Tolosan orduan zabalik zan Aberri Etxea, abertzaleen egoitzan, Ixaka Lopez Mendizabal, Antonio Maria Labayen, Doroteo Ziaurritz eta beste abertzale batzuek emondako ikasketen eta ekintzen eraginez egin zan Uzturre jeltzale.

Tolosan orduko mobimentu kulturala eta politikoa goraka etorren baina garapen hau garagarrilaren 18an eten zan, espainiako hainbat jeneralek eta eskuineko pertsonaiek, orduan Espainian indarren zan Errepublikea bertan behera ixtea pentsau ebenean.

Loiolako koartelean gudaria izateko izena emonda baeukan be, urrian eratutako Euzkadiko Jaurlaritzeak deituta, Uzturreren lehen beharra itzultzailearena izan zan: Gobernuak aginduak eta barriak emoteko argitaratzen eban Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa euskeratzea izan zan Jesus Insaustiren beharra. Bertan Fausto Leundagaz batera eginiko beharra benetan harrigarria da, sasoiko baldintza gogorrak eta eredu faltea kontuan hartuta.

Aberriaren aldeko konpromisoak 'gehiago' eskatzen eutsola eta Bilbotik urten eta fronterantz jo eban Uzturrek. Han 'Itxarkundia' batailoiko gudariekaz burrukatu eban, bularreko gaixoak jota itxi arte. Horren eraginez, ospitalera eroan eta bertan egon zan egun batzuetan. Nahiko osatuta egoala ikusirik, medikuek haizea hartzeko eta paseoan ibilteko aholkua emon eutsen. Medikuen agindua beteteko asmoz Gernikara heldu zan, 1937ko apirilaren 26ko arratsaldean. Han herri honek sufridu eban bonbardaketa ikaragarriaren lekuko izan zan.