Tiramisua
Zelan egin:
Maskarpone moussa egiteko, arrautza, azukrea eta gaztaia nahastauko doguz. Guztia ondo nahastea oso garrantzitsua da. Beste alde batetik, esnearen bitsa montetan hasiko gara baina prozesua ez da amaitu behar, hau da, ia-ia montauta itxi beharko dogu. Hortik aurrera, nahastau egingo doguz bi osogaiak eta, kasu honetan, kontu handiz eta geldiro-geldiro irabiagailua erabiliko dogu, azpitik gora nahastuz. Jarraian, hozkailura sartuko dogu moussa erabili arte.
Tiramisua preparetako sobaoak erditik ebagitea da onena eta moldean, sobao kapa bat ipintea. Pintzel bat erabiliz, sobaoak kafe hutsez bustiko doguz. Jarraian, moussa jarriko dogu gainean eta, ondoren, beste sobao kapa bat ipiniko dogu. Barriro kafeagaz busti behar dira sobaoak eta amaitzeko kakao hautsa botako dogu gainetik. Mahaira atarateko orduan, fresko-fresko edo hotz egon daiten tiramisua hozkailuan sartzea komeni da eta pare bat orduz bertan eukitea. Tiramisua hotz jan behar da. On egin.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Uda sasoian bete-betean gagoz eta asko eta asko segurutik leku batetik bestera ibiliko zarie leku ederrak ezagutzen eta lehendik ezagutzen zenduezanak disfrutetan, oporretan, jakina. Oraindino Italian egon ez bazarie leku zoragarria da, sano gomendagarria; hau esanaz, Italiako errezeta bat egingo dogu oraingo honetan, Italiakoa izan arren, munduan ezaguna dan postrea zehatz esateko. Seguru nago inoiz probau dozuela tiramisua.
Tiramisua, kafea, gaztaia eta kakaoa konbinatuz egindako postre fresko eta gozoa da. Benetako tiramisua egiteko Italiako gaztaia da onena, hau da 'maskarpone gaztaia'. Mascarpone gaztaia guk ezagutzen dogun Philadelphia gaztaiaren antzekoa da eta maskarpone gaztaia gaur egun ezelako arazo barik topau geinke edozein dendatan.
Berbaurrearen ostean, hasi gaitezan tiramisua preparetan.
Tiramisua
Osogaiak:
- Sobaoak.
- 250 gr. maskarpone gaztaia.
- Bi arrautza.
- 200 gr. azukera.
- Kafe hutsa baso bete.
- Kakao hautsa.
- Esne-tela edo bitsa, litroaren laurena.