Kulturea  II. urtea // 28. zenbakia - 2003ko bagilaren 15a

Jose Luis Lizundia, hautagai bakarra Satrustegiren lekua hartzeko


Euskaltzaindiako 24 jesarlekuetako bat hartzeko hautagaia 1966tik da erakundeko behargina. Lau urte geroago, idazkariorde izentau eben eta orain zortzi urtetik hona kudeatzaile zereginak be egiten ditu.

Euskaltzaindiaren barruko araudiaren eragile nagusienetakoa izan zan eta onomastika batzordean be lan handia egin dau azken 20 urteotan. Horrezaz ganera, 'Euskal Herriko Udalerrietako Izendegia'. Euskal Abizenen Izendegia', 'Bataio-izenen Izendegia' eta beste argitalpen batzuetan kolaborau dau.

Bizkaie!

Gogoratuko dozuenez, Jose Maria Satrustegi abade, euskaltzain oso, idazle eta ikerlari nafarra pasa dan zezeilean hil zan eta Euskaltzaindiak honezkero abiarazo dau ordezkoa izentetako prozesua. Maiatzaren 30ean Miranda de Argan eginiko bileran, Jose Luis Lizundia (Iruñea, 1938) hautagai bakarra aurkeztu eben eta hurrengo pausuan, hau da, bagilaren 27rako iragarritako bileran, gehiengo osoaren babesa beharko dau.

Hurrengo hitzordu horretan, euskaltzainek Lizundiaren hautagaitzea onetsi ezkero, garagarrilean hasiko litzateke beharrean euskaltzain oso zereginetan, lehenago Luis Maria Lizarralde, Karmelo Etxegarai, Bonifacio Etxegarai, Nicolas Ormaetxea 'Orixe' eta Jose Maria Satrustegik izan daben bigarren zenbakiko medaileagaz.