Eskoletan euskerearen erabilerea indartzeko abiaburuak (II)
Eskolearen eta gizartearen arteko loturez
(1) Horretarako, EBPNren Udal eremuen araberako hedapena (2001) kontuan hartzea komenidu da.
(2) Testuinguru horretan sakonduz, euskalgintzan indarrean dan printzipioa, hots 'Gitxi gara eta batu beharra dogu' baieztapen erdi-egia gainditzea behar-beharrezkoa da. Izan be, biztanleriagaz alderatuta, hedadura ekonomikoa kontuan hartuta zein bestelako erispideak kontuan euskalgintzea ez da, oro har, mobimentu ahula eta eremu urrikoa. Halanda be, euskalgintzako alkarte eta erakundeek bakotxaren zeregina, ikuspegia, balioak-eta xedeetara heltzeko egin beharreko pausoak argi izan behar dabez, era horretara, euskerea hedatzen eta indartzen dihardugunok bakarka garatu ezin doguzan edo/eta komunean garabidean garatzea komenigarria izan leitekezan egitasmoak aurreikusi -horretan dago egungo gabeziarik handiena- eta hasierea-amaierea izango daben egitasmo zehatz horreei begira eragileen arteko aliantza estrategikoak ahalbidetzea erraztu daiteke.
Erramun Osa.
Lehenago hizkuntzearen normalizazinoa lortzeko, planteamentu sistematikoan oinarritzen diran plangintzak, ez ekintza bakartuak, eragingarriak dirala adierazo dogu. Erispide horrek eskolearen jarduerak planifiketako ez eze eskolea eta ingurunea lotzeko be balio dau. Hartarako, inplikautako instituzino guzti-guztien arteko lankidetzea eta ahaleginak alkartzeko marko gisa Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia izanda, plan estrategiko horretan, irakaskuntzea euskerea belaunez belaun eta etenik barik igarotzeari jagokon moltsoan kokatzen da. Halanda be, irakaskuntzearen funtzinoa, adibidez, ezin da mugatu euskerea irakastera. Izan be, irakaskuntzearen eta eskolearen betebeharra be bada euskerearen erabilereari eragitea, bide batez, euskerea bigarren hizkuntza gisa eskolan ikasi dauen euskaldun barriari hizkuntza-ezagupenak sendotzen, euskal kulturearen aberastasunaz jaubetzen eta bere hartu-emon-sare euskalduna zabaltzen lagunduz.
Eskolea hizkuntza baten normalizazino-prozesuaren haga eta eragilerik oinarrizkoenetakoa da, halanda guzti be, ez da nahikoa. Izan be, bere eginkizuna erlazionauta egongo da ezinbestean euskal gizarteko beste sektore guztiakaz, alkarreragin prozesu batean eta, jakina, eskolea euskalduntzearen bultzatzailea izango da. Baina, aldi berean, gizarteak bere egoerea egokitzen joan behar dau hizkuntza errealidadera, bai gaurkora eta bai hurreko etorkizunera. Administrazinoa eta gizartea, oro har, ezin dira mugatu gaurko eskaereari erantzuna emotera, planifikau egin behar dabe eta baldintza egokiak sortu gaur eskoletan euskalduntzen ari diran haurrek zein gazteek, bizitza sozialeko edozein esparrutan, euren ahalmenak euskeraz garatu ahal izan daiezan biharko egunean.
Eskoleak, kokatuta dagoan inguruan lankidetzea bideratzeko orduan, leku bakotxean euskerearen belaunez belaun transmisino sendoena bermatu leikela iruditzen jakozan ekimenak1 eta proposamenak aukeratu eta lehenetsi behar ditu eta, aldi berean, indarrak neurtu eta lehentasunak finkatu. Era berean, ekimenak lehenesteko unean egingarrienetatik hasi eta egitasmo handi eta batzuetan egiteko gatx diranak hurrengo baterako itxi behar dituala hartu beharko leuke kontuan.
Era berean, euskal hezkuntzearen erronkei erantzuteko, baita azaleratzen ari diran premina eta egoera barriei erantzun egokia emoteko be, hasierea-amaierea izango daben egitasmo komunen inguruan aliantza estrategikoak -hizkuntza komunidade2 desbardinak inplikau eraginez- irudikatzea eta abian jartzea sano garrantzitsuak dira. Testuinguru horretan, bihurtu daigun euskerazko jarduna irabazpide, erdal mundua, modu batera edo bestera, euskerearen aldeko erruberara hurreratu daiten saiatuz eta aukereak landuz.