Kulturea  II. urtea // 27. zenbakia - 2003ko bagilaren 1a

Laida Martinez Navarro bilbotarrak irabazi dau 2003ko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea


Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen hogeigarren edizinoan 454 ipuin aurkeztu dira gaztelaniazko sailean eta 20 euskeraz. Aitagarria, gaztelaniazkoen artean, erdiak baino gehiago Euskal Herritik kanpokoak izan dirala eta, horreetatik 28 Latinoamerikakoak.

Bizkaie!

Laida Martinez, 1965ean Bilbon jaioa da, psikologian lizentziatua eta ipuinen arloan sari ugari irabazi dituana, besteak beste, Julene Azpeitia edota Lazarillo sariak. 'Neskak eta mutilak' izenburukoa izan da ipuin saritua eta maisutasunez drogak, sexua, musikea eta gazteen giro marjinala buztartu ditu. Saria jasokeran, Laida Martinezek berak azaldu dau gizartearen alde marjinal baten argazkia egiten ahalegindu dala eta ipuinak ahots bi dituala: neska ganorabakoarena bata eta buru gitxiko mutil batena bestea. 'Kontakizun garaikidea eta urbanoa', epaimahaiko Joanes Urkixo jn.aren esanetan.

Gaztelaniazko saileko lehen saria, barriz, Karlos Martinez madrildarrarentzat izan da 'El hotel' izeneko ipuinarengaitik. Beste alde batetik, akzesit edo aitamen bana jaso dabe Fernando Morillo ('Egia bat. Agian gutxiago') azpeitiarrak eta Jose Enrike Urrutia Kapeau ('Erlojuak') nafarrak eta beste bana Pepe Montesin ('Licencias') madrildarrak eta Ricardo Chavez ('¿Cómo defenderse, hijo, de alguien que te ama?') mexikarrak.