Getxoko Blues Jaialdia, bagilaren 13tik 15era bitartean
Arima Beltza, Ñaco Goñi y los Bluescavidas + Raimundo Amador, The Blues Devils, Philip Walker Blues Band eta Tinsley Ellis Band
Arima Beltza taldearen udako egitaraua
- ARIMA BELTZA. Arabako Ollon. Bagilaren 8an, domekan (Araba Euskaraz).
- ARIMA BELTZA + ÑACO GOÑI Y LOS BLUESCAVIDAS + RAIMUNDO AMADOR. Getxoko Blues Jaialdia. Algortako Portu Zaharrean, bagilaren 13an, barikuan, gaueko 21:30etan.
- ARIMA BELTZA + KOKEIN. Bilboko Kukutza Gaztetxean. Bagilaren 28an, zapatuan, gaueko 22:30etan.
- ARIMA BELTZA. Eibarren, Amaña Auzoko Jaiak. Garagarrilaren 5ean, zapatuan.
- ARIMA BELTZA. Arrasateko Ferreria Plazan. Garagarrilaren 18an, barikuan.
Bizkaie!
Egitarau polita aurten. Gorago aitatutako talde horreekaz blues zaleen gozamenerako kontzertuak izango dira Algortako Portu Zaharrean. Kontzertuak gaueko 21:30etan hasiko dira.
Lehen egunean (bagilaren 13an), Arima Beltza eta Ñaco Goñi y los Bluescavidas taldeak izango dira taula gainean eta Raimundo Amador konbidatuagaz gozetako aukerea be egongo da.
Elgoibarren, Aitor Badiola gitarrajolearen eta Jon Gurrutxaga bateriajole eta abeslariaren ekinbidez, 1997an sortutako Arima Beltza taldeak bigarren diskoa aurkeztuko dau. Kantu zaharrak be entzuteko aukera izango da segurutik eta ohikoa dan legez, Freddy King, John Mayall edo Rory Gallagheren bertsinoak be ez dira faltako.
Bigarren egunean (bagilaren 14an), The Blues Devils eta Philip Walker Blues Band taldeen txandea izango da. Lehenengoek 'Nightlife' diskoa aurkeztuko dabe. Philip Walker be goi mailakoa da eta datu lez baino ez bada be, esan daigun Ray Charles, Little Richard eta Fats Dominogaz grabau dauela.
Getxoko Blues Jaialdiko azken egunean (bagilaren 15ean), Tinsley Ellis Band izango da izarra, munduan zehar izen handia blues estiloan.