BAR (Bilbao Accion Rock)
Bilbon Rock & Roll Jaialdi barria garagarrilaren 4an eta 5ean
Kontzertu eta jaialdi txikien kaltetan, azken boladan jaialdi erraldoiak moda-modan jarri dira eta lehendik ezagunak eta ondo sustraitutako Festimad, Esparrago Rock, Euskal Herria Zuzenean eta antzekoen zerrendan beste bat markau behar da aurrera begira: BAR Jaialdia.
Rock & Rolla indartzea eta musika estilo hori bizirik dagoala erakustea dira antolatzaileen helburuak; jente asko ibili da ideia horren atzean, besteak beste, Karlos Bilbao, Muga Tabernako jabea, Mikel Jam, Bergarako Jam Aretoko jabea, Alvaro Festimad, Madrileko Festimad Jaialdiko arduraduna, Kike Turmix, Safety Pins diskoetxeko arduraduna eta Belen Mijangos, El Tubo Aldizkariko zuzendaria. Aurten lehenengo edizinoa izango da baina urteroko hitzordua izatea da helburua.
BAR Jaialdiko kontzertuak Zorrozaurren eskainiko dira, Cirque du Soleil ikuskizuna eta bestelako ekitaldi batzuk hartu dituan lekuan hain zuzen be.
Mundu osoko 30 bat musika talde alkartuko dira Jaialdi honetan, batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hain ezagunak: Glenn Danzing (AEB), Monarchs (Australia), Arthur Lee & Love (AEB), Sick Of It All (AEB), Zen Guerrilla (AEB), Dogs D'amour (Erresuma Batua), Nebula (AEB), Electric Frankestein (AEB), The Woogles (AEB), Meteors (Erresuma Batua), Mad Sin (Alemania), Him (AEB), Baby Woodrose (Danimarka), American Suicase (Norvegia), Jet City Fix (AEB), Very Ape (Suedia), Pleasure Beach ( Erresuma Batua), Fourten Killers (Espainia), Real McCoysons (Asturias), Biscuit (Kataluinia), Ultracuerpos (Galizia), Meows (Kataluinia), Hamlet (Espainia), Safety Pins (Euskal Herria), Mermaid (Euskal Herria), SeƱor No (Euskal Herria), Nuevo Catecismo Catolico (Euskal Herria), Ya Te Digo (Euskal Herria) eta Boogie Punkers (Euskal Herria).