Jan-edanak  I. urtea // 0 zenbakia - 2002ko apirilaren 8a - Hamaboskaria

Jan-edanak on egin deigula


Oraingoz, beste barik, agur beroa nire partetik. On egin deizuela jan-edanak eta laster arte. Beñat Ormaetxea.

Kaixo lagunok, Beñat Ormaetxea da nire izena eta sukaldaria nazan ezkero, nire lana sukaldeari buruz idaztea izango da; beraz, ostalaritza munduagaz lotuta dagozan gaiak, errezetak izango dodaz idazgai batez be; sasoian sasoiko jatekoen errezetak izango dira besteak beste, baina honek ez dau esan gura errezetak bakarrik izango diranik, ze edozein komentario, alkarrizketa edo sukaldaritzeagaz lotutako gai interesgarriak be jakitera emotea da nire asmoa, era horretara, modu erraz eta entretenigarrian, danok be zeozer gehiago ikasi daigun geure-geurea dan sukaldaritzearen ganean.

Nire buruaren aurkezpenagaz jarraituz, 25 urteko zornotzarra naz. Hamairu urtegaz ekin neutson gero eta gehiago maite dodan ofizioari, sukaldari edo kozineru ogibideari, hain zuzen be. Hainbat eta hainbat maisu izan dodaz urte honeetan, besteak beste, Juantxu Larruzea zornotzarra, Xabier Gorosabel eta Enrike Oarbeaskoa, Martin Berasategi eta beronen lantaldeko sukaldariak diran Bixente Arrieta, Andoni Luis Aduriz eta beste hainbat. Leioako Ostalaritza eskolako maisu guztiak be ez dodaz ahaztuko eta, zer esanik ez, aita, eta holan, luzaroan beste maisu ugariren ikasle izan eta gero, gaur egun Galdakaoko Aretxondo jatetxean nabil sukaldari lanetan eta bertan lanean nenbilela, pasa dan urtean, estadu mailako sukaldari gazteen txapelketea irabazi neban.