Enologia
Mikel Garaizabal
Ostalaritza eta turismo ikasketak Leioako Ostalaritza Eskolan. Enologia eta Mahastizaintza Biasteriko Enologia Eskolan eta Sommelier, Madrilgo Merkataritza Ganbaran. Mendraka Txakolina Upeldegiko enologoa. Orain gitxi, 'Mahatsaren orpotik dator' liburua argitaratu dau.
Euskal Herrian beti izan dogu jateko eta edateko kulturea; ardao botila bakotxaren atzean gauza asko dagoz eta ardaoaren kulturea oso aberatsa da; helburua, kultura hau ezagutzera emotea izango da, baina beti kontsumo moderatuagaz.
Horrezaz ganera, bertoko produktuak eta batez be ardaoa ezagutzera emotea, jatorri deiturak eta bestelakoak; Euskal Herriak kulturea, historia, hizkuntzea eta produktuak ditualako. Horrezaz aparte, ardaoaren ganeko euskal terminologia ezagutuarazoten be ahaleginduko gara; azken finean, ardaoaren kultura aberatsaren alde egingo dogu.
'Mahatsaren orpotik dator-Euskal Herriko Ardoak-Gida praktikoa eta hiztegia' liburua oinarritzat hartuko dogu baina, egia esan, enologiaren arloa zabal-zabala da eta mundu hau barren-barrenetik aztertu eta ezagutuarazotea da asmoa.