Musikea  II. urtea // 23. zenbakia - 2003ko apirilaren 1a

Euskal kulturea New Yorken, zergaitik ez?

Kirmen Uribe: 'txikiak izanagatik be, munduari begirada barri bat eskain geinkio, sentiduteko beste modu bat. Ez goaz Amerika deskubridutera. Urrats bat baino ez da'


Azken egunak (kontzertuak, museoak, bisitak..)

Islandiako Sigur Ros taldea Radio City Hallen ikusteko aukerea izan neban eta kriston inpresino ona eragin eustan. Beharbada, egunen batean izango dogu horren ganeko hausnarketa sakona egiteko aukerea.

Hurrengo emonaldi biak Kirmen, Mikel eta Elizabethek egin zituen Bingen eta nire laguntzino barik. Poemak normal irakurten ziran eta Mikelek 'A capella' kantetan eban. Biak egun berean izan ziran, lehenengoa Greenwich Villageko 326 Spring Streeten eta bigarrena, Cornelia Street Cafe ospetsuan. Emonaldi honetan, New Yorkeko beste poeta batzuekaz batera ibili ziran; koktel ederra: rap antzeko poesia, Kirmen, Mikel eta Elizabethen exotismoa; aniztasuna itzelezkoa zan eta ez bakarrik artisten artean, entzuleen artean be danetarik egoan, saski baloiko jokalarien antzera jantzitako jente gaztea eta alboan laurogei bat urteko bikotea. Askotarikoa eta ederra, New York holakoxea da. Gure bisitea New Yorkeko Euskal Etxean amaitu zan lagunartean egindako saio bereziagaz.

Bidaiaren osteko gogoetak

Gauza asko ditut buruan bueltaka, baina pare bat aitamen egin gura neukez: alde batetik, euskal kultureak ez dauela konplexurik izan behar munduko edozein lekutara zabaltzeko eta, bestetik, pribilegiatua nazala pentsetan dot, bizi dogun sasoi eta egoera latz honetan eta hain inplikauta dagoan herri bateko bihotzean holako proiektu politean zeozelan parte-hartzaile nazala sentiduten dot, eta harro nago. Beste barik, agurrik ez, gero arte. Ondo izan.

Rafa Rueda


Kirmen Uribe olerkari ondarrutarra, New Yorken poesia errezitaldi batzuk emon ondoren, gurera etorri barria da. Abentura honetan, Uribek, Elizabeth Macklin poeta eta itzultzaileagaz batera, Mikel Urdangarin izan dau alboan olerki musikatuak eskaintzeko eta, aldi berean, Mikel laguntzen Bingen Mendizabal bibolinagaz eta ni neu kitarreagaz izan gara New York uri zoragarri horretan. Danetara, zazpi emonaldi izan dira, eta honeen inguruan zeozertxu esan gura neuke.

Martiaren 16an heldu ginan New Yorkera Madril eta Lisboan geldialdia egin ostean. Neka-neka eginda baina New York lako uri batek sortarazoten dauen lilureak neke izpi guztiak kendu euskuzan. Amaierarik bako kale eta lainoak azpian ixten zituen eraikin distiratsuak, taxi beilegi famatuak eta jente aldra, era, arraza eta itxura guztietakoak.

Lehenengo errezitaldia

Lehenengo emonaldia Bowery Poetry Club ezagunean izan zan. Aurrez aurre CBGB Ramones taldearen santutegia genduan. Ez egoan dudarik: New Yorken gengozan. Buhameria mobiduten zan taberna horreetarikoa emoten eban; alde bi, bata nasai berba egiteko, kafea lagun, eta ilunagoa bestea, ikuskizunak egiten ziranekoa; neoizko argi pare bat eta handik pasautako artisten magia eban eszenatoki txiki, baina txukuna. Arratsaldeko bostetan hasi ginan, baina ez egoan jesarlekurik hutsik, pozez zoratzen gengozan. Entzuleen artean danetarik: idazleak, kritikariak eta tartean euskaldun batzuk.

Errezitaldian, Kirmenen poemak eta Mikelen kantuak tartekatzen ziran modu oso dinamikoan. Kirmenek eta Elizabethek poemak euskeraz zein ingelesez botaten zituen eta esan behar dot ingelesezko poemen sonoridadea oso polita zala, ia-ia jente asko maitemindu dauenaren euskerearena lakoa. Hiru poema eta kantu bat berrogeita hamar minutuz, horixe zan erritmoa. Poema batzuk ahotsagaz huts-hutsean emoten ziran eta beste batzuk musika apaltxu batez lagunduta, poemen sakoneko edukiez jaubetzeko. Emozinoa nabaria zan lehenengo musika akordetik eta magia ez zan agortzen azkenera arte. Kirmenen poema hunkigarriakaz, Kirmen eta Elizabethen ahotsetan eta Mikelen kantuekaz, entzuleak liluratuta egozan. Idazle eta artista ugari hurreratu jakezan Kirmeni eta Mikeli zorionak emoteko. Emonaldia gogoangarria izan zan.

Ganerako errezitaldiak

Egiturearen aldetik, emonaldi guztiak antzekoak izan ziran eta entzuleak eta aretoa baino ez ziran aldatzen. New Yorken berezitasunak asko dira eta horreen artean, uri erraldoia izanik 'uri' piloa dituala barruan; emonaldi bakotxean uri desbardin batean gengozala emoten eban; zoragarria.

Bigarren hitzordua Nicholas Roench Museumean izan zan. Museo hau Woody Allenen filmetan agertzen dan Manhattan horretan dago, uriaren goialdean. Alde batetik, paisajea oso desbardina zan, etxeak ez ziran oso altuak baina begi-bistakoa zan kutxu britaniko intelektuala Boweryn kaletar giro bohemioa usaintzen zan legez. Aretoa txikia zan baina xarmaz beterikoa. Oso bitxia egin jatan kolazko piano bat atzean eta kuadroen artean gu han egotea baina estetikoki indar handiko lekua zan.

Paul Collinsen ama

Museo horretan pasadizo berezia bizi genduan. Bertara heldu eta emakume bi egozan gu laguntzeko, bata edadekoa eta bestea gazteagoa, berrogei urte ingurukoa. Emakume heldua Bingen eta nigana hurreratu eta kitarrea joten eban seme bat eukala esan euskun, Paul hain zuzen. Andrea oso sinpatikoa zan eta semearen taldearen izena itaundu geuntsonean, lehen talde bategaz ibili zala eta orain bakarka dabilela esan euskun. Guk taldearen izena eskatu geuntson barriro eta berak 'The Beat' edo antzeko bat erantzun euskun. Bingen eta ni zur eta lur geratu ginan eta ia-ia batera esan geuntson: -'Zure semea Paul Collins da? -Bai- erantzun eban harridura keinu bategaz. -Baina ezagutzen al dozue nire semea?, pozten naz. Ez nekian hain ospetsua zanik.' New Yorken edozer pasau daiteke.

Errezitaldia dotorea izan zan, intimoa. Soinua anplifiketako ekipo barik egin genduan eta entzuleen laguntzinoagaz klimax berezi eta hunkigarrian egon ginan ia ordu betez.

Martiaren 19an, Bronxeko Hostos Community Collegen izan zan ekitaldea. Bronx auzoa ezaguna izan da oraintsura arte indarkeria giroagaitik baina New Yorkeko auzo hau gero eta lasaiagoa da. Kaleetan zehar, arraza baltzaren nagusitasuna esanguratsua zan baina ez genduan filmeetan agertzen diran egoera larririk ikusi. Hostos unibersidadea 'Txikanoa' da, gehienbat hego ameriketatik joandako jentearen unibersidadea. Gaztelanieraz berba egiten eben eta uriaren beste arpegi bat ezagutzeko aukerea emon euskun bertan joteak.

Oso harrituta itxi gintuan hango jentearen humiltasun eta begiruneak; bata Ekuadorrekoa, bestea Nikaraguakoa baina eurei aukerea emon deutsen AEBen itzala ahaztu barik. Emonaldi honetan ezinbestekoa zan Kirmen eta Elizabethek hizkuntzea aldatzea eta, batez be, gaztelanieraz izan zan, euskerea eta ingelesa ahaztu barik jakina. Entzule gehienak ikasleak ziran eta antza irakasleek saioaren aurretik Euskal Herriari buruzko informazinoa topetako eskatu eutsen ze mapa eta guzti agertu ziren batzuk gure harridurarako.

Gerra hotsak

Aurreko bi emonaldietan legez, oraingoan ere Kirmen eta Mikelen saioagaz pozik geratu ziran entzuleak baina saio honen berezitasuna beste alde batetik heldu jakun; gerrea arratsalde horretako zortziretan hasiko zala iragarri eban Bushek.

Urian ordura arte segurtasun neurriak ez ziran oso agirikoak, nahiz eta 'Irailak 11' horretan pasautakoaren ondorioz poliziaren presentzia nabarmen handitu. Gau horretan, jatetxe exotiko batean afaltzen gengozala, telebistak bota zituan Iraken kontrako lehenengo eztanden irudiak. Gerrea hasita egoan. Kalean zehar ebilen jentearen arpegietan ez zan igarten ezelako bildurrik baina nahiko giro arraroa atzemoten zan eta gehienek ez eben gura gerra kontuen ganean berba egiterik. Gobernuak, erasoen mehatxua tarteko, ziurtasun neurriak gogortu eta bigarren mailara igon zituan; Manhattaneko paisajea berehala aldatu zan. Militarrak euren fusilakaz kaleetan paseoan ikustea normala zan eta segurtasun neurriak sekulakoak ziran leku publikoetan.