Barriketan  IV. urtea // 160. zenbakia

Bizkaie! barriztua bihartik aurrera

Aurrerantzean etenik bako edizinoa izango da Bizkaie!

Mendebaldeko euskalkia indartu guran eta batez be kultura gaiak jorratzeko, 2002ko apirilaren 8an hamabostekari jaio eta 2004an edukinak astero aldatzeari ekin ostean, benetako aldaketea dator orain: bihartik aurrera (maiatzaren 9tik aurrera) etenik bako edizinoa, jarraiko argitalpena izango da Bizkaie!, hau da, barriak jaso ahala Sareratzeari ekingo deutsagu.

Era berean, Interneten baliabideak eta aukerak aprobetxauta hiru blog tartekatuko doguz Bizkaie!-n: 'Mundua konpondu guran', Anbotoko haizorratza' eta 'Izioqui dugu guek ajutu ez dugu'.

Ganera, RSS sindikazino automatikoari esker, geuretzat interesgarriak diran webguneetako barriak xurgatuko doguz eta, beraz, barri horreek argitaratu eta berehala agertuko dira Bizkaie!-n

Azken buruan, diseinu barria, erakargarriagoa, egungo jokereagaz bat datorrena aurkeztuko dogu (azalean lau zutabe eta argazki eta irudien presentzia handiagoa).


Bizkaie!